euskaraespañol

Redes sociales campusa

9.552 ikasle Unibertsitatera sartzeko proban

  • Kronika

Lehenengo argitaratze data: 2015/06/10

Asteazkenean, ekainak 10, aurten Euskal Autonomia Erkidegoan Batxilergoa bukatu duten ikaslek Unibertsitatera sartzeko probak hasiko dituzte UPV/EHUn, iaz baino % 2,78 gehiagok. Igoerak hiru campusetan gertatu dira: Araban, % 4,78 gehitu da, Bizkaian % 5,01, Gipuzkoan % 0,73 jaitsi den bitartean. Ikasleen % 54,04 emakumeak dira, eta % 45,96 gizonak. Batxilergoko ikasleez gain, goi mailako heziketa ziklo bat egin duten eta fase espezifikora besterik aurkeztuko ez diren beste 651 ikasle gehitu behar dira.