-
Partekatu autoa, aurreztu dirua eta iritsi zuzenean campusera
-
Simulagailu kuantikoak diseinatzeko bide berriak zabaldu dira
-
Hogeita hamar bat nazioarteko unibertsitatek esperientziak eta praktika onak partekatu dituzte Donostian
-
Osasun mentala: gainditu gabeko gaia
-
Hara norekin topatu ginen Ondarrun!
Zumaiak erloju monumentala estreinatuko du
Javier Castells Eskola Politeknikoko ikasleak berriztapen lanetan parte hartu du
- Kronika
Lehenengo argitaratze data: 2015/09/18
Benito Yeregui Goldaraena 1901. urtean erloju monumental bat egin zuen. Erlojua Zumaiako San Miguel elizan kokatu zuten. Urteak joan eta urteak etorri, 1985ean, erlojuak ordua jotzeari utzi zion. Hemezortzi urte ondoren, ez oxidatzeko, erlojuari pintura beltzezko bainua eman zioten. Eta, beste hamaika urte ostean (gaur egun, 2015), Yeregui Elkarteak bere kargu hartu zituen erlojuaren konponketaren eta berriztapenaren lanak. Hala, Xabier Alvarez Yereguiri egokitu zitzaion neurri handi batean, Javier Castells UPV/EHUko Donostiako Eskola Politeknikoko ikaslearen laguntza izanik. Honek erlojuaren funtzionamenduaren informazioa bildu ez ezik erlojuaren mekanismoa ikertu du baita ere, Ingeniaritza Mekanikoa Sailaren irakaslea den Iñaki Garmendiaren zuzendaritzapean. Bere Gradu Amaierako Lana izan da. Duela gutxi defenditu du ikasleak bere lana eta bikaina lortu du. Erloju monumentala, konponduta eta berritua, Zumaiako plaza batean kokatu dute eta laster egingo dute inaugurazio ofiziala.
