-
Hesteetako osasunari buruzko gida berria
-
EHUko bi ikertzailek izarrarteko ingurunean lehen azukrearen detekzioan parte hartu dute
-
2026-2027 ikasturtearen hasierako datak
-
EHUk EHU-iBio ikerketa-zentro berria sortu du
-
Gaur hasi da EHUn matrikulazioa aurretiko izen-ematea egin duten 19.453 ikasleentzat
XV. Zientzia Asteak ireki ditu ateak
Azaroaren 4tik 8ra egingo da Bizkaia Aretoan, Bilbon, eta 5etik 7ra, Donostiako San Telmo Museoan eta Vitoria-Gasteizko Bibat Museoan
- Kronika
Lehenengo argitaratze data: 2015/11/04
Zientzia Astea, Zientziaren, Teknologiaren eta Berrikuntzaren Astea, aurkeztu du gaur UPV/EHUk, Bizkaia Aretoan, Bilbon. Adin guztietako publikoarentzat antolatutako jarduera ludiko eta dibulgatzailez beteriko egitarau honen helburua euskal gizartea zientziaren eta teknologiaren mundura erakartzea da, eta aukera eskaintzea zientzia entzun, dastatu, ikusi, usaindu eta ukitzeko, azken baten zientzia sentitzeko, eta hain zuzen ere horretan egunero lan egiten dutenekin. XV. Zientzia Astea azaroaren 4tik 8ra bitartean egingo da Bilboko Bizkaia Aretoan, eta 5etik 7ra Donostiako San Telmo Museoan eta Vitoria-Gasteizko Bibat Museoan.
Inaugurazio-ekitaldian parte hartu dute Fernando Plazaola UPV/EHUko Ikerketaren arloko errektoreordeak, Adolfo Morais Eusko Jaurlaritzako Unibertsitate eta Ikerketako sailburuordeak, Koldo Narbaiza Bilboko Udaleko Euskara eta Kultura zinegotziak eta Carmelo Garitaonandia UPV/EHUko Bizkaiko Campuseko errektoreordeak.
Hamabosgarren edizio honetan ere, Zientzia Asteak eskaintza zabala atondu du, izan ere stand zientifikoen azoka, tailerrak, txangoak, zientzia-ikuskizunak, lehiaketak eta Zientzia Clubeko bakarrizketen emanaldiak izango dira aukeran egunotan Bilbon. Tailer eta txangoetan parte hartu nahi izanez gero, behar-beharrezkoa da izena ematea, webgunean bertan, www.zientzia-astea.org. Oraindik lekua dago zenbait jardueratan, eta den-denak doan dira.
