euskaraespañol

Eguneko irudia

Redes sociales campusa

Eskola Politeknikoaren graduatu berriak

  • Kronika

Lehenengo argitaratze data: 2015/11/24

Donostiako Unibertsitate Eskola Politeknikoan 2014-2015ko promozioko 327 titulaturi zein Garraio Sistemak Unibertsitate Masterren eta Material Berriztagarrien Ingeniaritza  Unibertsitate Masterrean titulatu diren ikasleri diplomak emateko ekitaldia egin zen. Bertan titulazio bakoitzeko espediente onenak eta Gradu Amaierako Lan onenak dagozkien bezala aintzat hartu ziren. Horrez gain, ekitaldian 2014-2015 ikasturtean erretiroa hartu duten irakasleei eta eskolan 25 urte lanean bete dituztenei omenaldia egin zitzaien ere.

Ekitaldiaren buru campuseko errektoreorde Ana Arrieta, Eusko Jaurlaritzako  Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura sailburu Cristina Uriarte eta eskolako zuzendaria David Esteban izan ziren, baita Ingeniari Teknikoen, Arkitekto Teknikoen eta Herri Lanetako Ingeniari Teknikoen Elkargo ofizialen ordezkariak ere.

 

Argazkiak: UPV/EHU