-
EHU, Europako unibertsitate hoberenen artean ingeniaritza ikasketetan
-
Guillermo Ruiz Irastorza: «Medikuak batzuetan sendatu, askotan arindu eta beti lagun egiten du»
-
Carlos Matuteren ikerketa batek bigarren postua lortu du Natureko Top Altmetricean
-
Venezuela en la geopolítica del imperialismo
-
Kiroldegian, kirolean
Koldo Mitxelenari gorazarrea
UPV/EHUk hizkuntzalari paregabearen dizipuluak biltzen ditu eta Koldo Mitxelenea webgunea martxan jartzen du
- Kronika
Lehenengo argitaratze data: 2015/12/03
Euskal Herriko Unibertsitatea Koldo Mitxelenari omenaldi-ekitaldiak egiten hasi da Bizkaia Aretoan, asteazkenean (abenduak 2). Horretarako Koldo Mitxelenari, esker onaren agiri topaketa instituzionala egin du eta Koldo Mitxelena webgunea martxan jarri du. Halaber, abenduaren 3an eta 4an Vitoria-Gasteizen Euskalaritza Mitxelenak zabalduriko bideetatik jardunaldi akademikoak gertatzen dira, eta Argitalpen Zerbitzuak hizkuntzalariaren lan guztiak (Obras Completas) saltzen ari da 100.00€etan truke. Durangoko Azokan ere 15 liburukiak erosteko aukera izango da.
UPV/EHUk, Koldo Mitxelena irakaslea jaio zeneko 100. urtemugan, haren bizitza eta lanak gogorarazi nahi ditu, esker onez eta etorkizunera begira. Abenduaren 2an ospakizunak ireki zituen ekitaldi instituzionalean, Bizkaia Aretoan, hauek parte hartu zuten: Pello Salaburu, UPV/EHUko Euskara Institutuko zuzendaria eta errektore ohia;Carmen Codoñer, Salamancako Unibertsitateko ohorezko katedradun emeritua; Pedro Miguel Etxenike, UPV/EHUko katedraduna eta DIPCko presidentea; Goio Monreal, UPV/EHUko errektore ohia; Ibon Sarasola, UPV/EHUko katedraduna, eta Fernando Plazaola UPV/EHUko ikerketaren arloko errektoreordea. Omenaldian, Iñaki Goirizelaia UPV/EHUko errektoreak ekarpen pertsonala eta instituzionala egin zuen bideo baten bidez, eta Koldo Mitxelena Euskal Herriko Unibertsitatearentzat eta gure garaiko euskal kulturarako zer izan den hausnartu zuen. Antton Valverdek eta Amilotz dantza-taldeak musika eta dantza jarri zizkioten ekitaldiari.
Jardunaldi akademikoak: Euskalaritza Mitxelenak zabalduriko bideetatik
-
Ostegunean, abenduak 3, Gasteizen
-
Letren Fakultateko Gradu Aretoan
- Goizean
- 09:30 Iñaki Bazán, Letren Fakultateko dekanoa
- Lourdes Oñederra, Hizkuntzalaritza eta Euskal Ikasketak Saileko zuzendaria. Sarrera hitzak
- 10:00 Iván Igartua, Ikasketa Klasiko irakaslea eta idazlea. Hizkuntzalaritza historikoa
- 11:00 Atsedenaldia
- 11:30 Joakin Gorrotxategi, Indoeuropar Hizkuntzalaritzako katedraduna Hizkuntzalaritza indoeuroparra eta hizkuntza paleohispanikoak
- 12:30 Joseba A. Lakarra, Euskararen Historia eta Euskararen Gramatika Historikoko katedraduna eta Euskaltzain osoa
- Euskararen historiaurrea
- 13:30 Gidor Bilbao, Euskara eta Eleaniztasuneko errektoreorde ohia Mitxelenarenera hurbiltzeko bide bat: www.ehu.eus/koldomitxelena
- Arratsaldean
- 16:00 Blanca Urgell, Euskal Filologian doktorea
- Euskararen historia
- 17:00 Ibon Sarasola, Euskal Filologiako katedraduna eta Euskaltzain osoa Euskal Lexikografia
- 18:00 Atsedenaldia
- 18:30 Lourdes Oñederra, Euskal Filologian doktorea eta idazlea. Euskal fonologia
-
Ostiralean, abenduak 4
- 09:30 Iñaki Camino, Euskal Filologian doktorea eta Euskaltzain urgazlea Euskal dialektologia
- 10:30 Ricardo Gómez, Hizkuntzalaritza eta Euskal Ikasketetako irakaslea eta ‘Monumenta Linguae Vasconum' (MLV) ikerketa proiektuko kidea Euskal testuen edizioa
- 11:30 Atsedenaldia
- 12:00 Miren Azkarate, Euskal Filologian katedraduna eta Euskaltzain osoa Euskararen batasuna
- 13:00 Jon Zarate, Euskararen Alorreko errektoreordea Azken hitzak
Koldo Mitxelenaren gunea
UPV/EHUk hizkuntzalariari egingo dion omenaldi horretan, abenduaren 2an Koldo Mitxelena webgunea zabaldu da. Gune horrek hiru zerbitzu nagusi eskainiko ditu:
- Koldo Mitxelenaren bizitza eta lanari buruzko informazioa eskaintzen duten interneteko esteken bilduma antolatua.
- Koldo Mitxelenaren "Obras completas" lanaren 15 liburukien aurkibideak.
- Koldo Mitxelenaren lan guzti horietako testuetan bilaketak (izenen arabera, kontzeptuen arabera, hitzen arabera eta testu librearen arabera) erraztuko dituen baliabidea.
Obras Completas
Halaber, Mitxelenaren mendeurrena dela eta, Durangoko Azokako UPV/EHUren standean Koldo Mitxelenaren lan guztiak biltzen dituzten 15 liburukiak 100 euroren truke erosteko aukera aparta eskainiko du Unibertsitateak. Eskaintza hau badago jadanik Argitalpen Zerbitzuaren web gunean. Obras Completas lanaren argitalpena, Joseba Lakarra eta Iñigo Ruiz de Arzalluz irakasleen ardurapean egin zen. Bilduma horrek 15 liburuki eta 7.000 orrialdetik gora ditu eta Mitxelenaren lana jasotzen du jatorrizko hizkuntzetan: euskaraz, gaztelaniaz, frantsesez, ingelesez eta alemanez. Egileak bizi zenean argitaratutako artikulu eta liburu guztiak dira, Argitalpen hau Mitxelenak euskal kulturan eta unibertsitatean utzi zuen arrasto sakonaren erakusgarria da.
Koldo Mitxelenaren ibilbidea
Koldo Mitxelena 1915ean jaio zen Errenterian . Gorabeheraz betetako bizitza izan zuen. Gerra Zibilean gudari izan zen. Kartzelan egon ondoren, erresistentzian parte hartu zuen, eta berriz atxilotu zuten. Hainbat espetxetan egin zituen egonaldietan Filosofia eta Letrak ikasi zituen. 1951n Filologia Klasikoko ikasketak bukatu zituen, eta 1954an euskaltzain eta ‘Julio de Urquijo' Euskal Filologiako Mintegiko zuzendari tekniko izendatu zuten. 1959an doktoregoa lortu zuen Fonética Histórica Vasca izeneko tesiarekin eta, 1968an, Indoeuropar Hizkuntzalaritzako Katedra, Salamancako Unibertsitatean. Urte hartan bertan, Euskaltzaindiak euskara bateratzeko prozesua lideratzeko ardura eman zion.
Sorbonako Unibertsitatean eta Salamancako Unibertsitatean eskolak eman ondoren, 1977an Koldo Mitxelenak Euskal Herrian irakastea erabaki zuen, eta Filologiako Katedratik (Indoeuropar Hizkuntzalaritza eta Euskal Filologia) parte hartu zuen Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitate berriaren sorreran. UPV/EHUko lehenengo irakasle emeritua izan zen. Donostian hil egin zen 1987an.
Argazkiak: Tere Ormazabal
Irudi galeria
-
Pello Salaburu, UPV/EHUko Euskara Institutuko zuzendaria eta errektore ohia -
Pedro Miguel Etxenike, UPV/EHUko katedraduna eta DIPCko presidentea -
Carmen Codoñer, Salamancako Unibertsitateko ohorezko katedradun emeritua -
Goio Monreal, UPV/EHUko errektore ohia -
Ibon Sarasola, UPV/EHUko katedraduna -
Iñaki Goirizelaia, UPV/EHUko errektorea -
Amilotx dantza-taldearen emanaldia -
Antton Valverderen emanaldia
