euskaraespañol

Eguneko irudia

Redes sociales campusa

Koldo Mitxelenari gorazarrea

Lehenengo argitaratze data: 2015/12/15

UPV/EHUk, Koldo Mitxelena irakaslea jaio zeneko 100. urtemugan, haren bizitza eta lanak gogorarazi nahi ditu, esker onez eta etorkizunera begira. Horretarako, eta hizkuntzalariari egingo dion omenaldi horretan, Mitxelena gunea zabaldu da www.ehu.eus/koldomitxelena. Gune horrek hiru zerbitzu nagusi eskainiko ditu:

  • Koldo Mitxelenaren bizitza eta lanari buruzko informazioa eskaintzen duten interneteko esteken bilduma antolatua.
  • Koldo Mitxelenaren "Obras completas" lanaren 15 liburukien aurkibideak.
  • Koldo Mitxelenaren lan guzti horietako testuetan bilaketak (izenen arabera, kontzeptuen arabera, hitzen arabera eta testu librearen arabera) erraztuko dituen baliabidea.

Halaber, Koldo Mitxelenaren lan guztiak biltzen dituzten 15 liburukiak 100 euroren truke erosteko aukera aparta eskainiko du Unibertsitateak. Eskaintza hau badago jadanik Argitalpen Zerbitzuaren web gunean. Obras Completas lanaren argitalpena, Joseba Lakarra eta Iñigo Ruiz de Arzalluz irakasleen ardurapean egin zen. Bilduma horrek 15 liburuki eta 7.000 orrialdetik gora ditu eta Mitxelenaren lana jasotzen du jatorrizko hizkuntzetan: euskaraz, gaztelaniaz, frantsesez, ingelesez eta alemanez. Egileak bizi zenean argitaratutako artikulu eta liburu guztiak dira, Argitalpen hau Mitxelenak euskal kulturan eta unibertsitatean utzi zuen arrasto sakonaren erakusgarria da.