euskaraespañol

Redes sociales campusa

Zuzenbide Fakultateko talde bat, VII. Eztabaida Lehiaketaren irabazle

  • Kronika

Lehenengo argitaratze data: 2016/03/10

Eibarko egoitza izan zen Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatearen VII. Eztabaida Lehiaketa burutzeko hautatutako agertokia. Aurretiko hautapen bat egin ostean, Gizarte eta Komunikazio Zientzien fakultateko Politika Zientziako eta Kudeaketa Publikoko graduko talde bat eta Zuzenbide Fakultateko beste bat arituko ziren aurrez aurre finalean. Azken ikastegi honetako Fenix taldea izan zen, hain zuzen, garaipena eraman zuena.

Lehiatzaile guztiek agertu zuten maila gorenetakoa izan zen orain artean agertu direnen artetik, baina zuzenbideko ikasleek metatutako esperientziak beren alde jokatu zuen. Daniela Ruiz Armesto, Kriminologiako ikasle, Lorena Arocena Alonso, Zuzenbidekoa eta IV. eztabaida ligako txapelduna 2015ean, eta Rodrigo Testardini Crespo, hau ere Zuzenbidekoa eta, Zaragozan, 2015.ean, G-9ko Hitzaldi Politikoen I. Lehiaketako txapelduna eta 2015eko G-9ko VII. Eztabaida Ligako txapeldunordea, izan ziren taldeko kideak.

Lehiaketa honen bidez, UPV/EHUko hizlari trebeenak saritzeaz gain, G-9ko Eztabaida Ligan unibertsitatearen ordezkari arituko den taldea hautatzen da. Aurtengoan Errioxako unibertsitateari dagokio antolaketa. Era berean, Hitzaldi Politikoen II. Lehiaketarako ordezkaria ere hautatzen da, berori ere Logroñon aste bete barru egingo delarik.

Lehiaketa hauetarako hautatutakoak, hortaz, Rodrigo Testardini Crespo, Unai Gómez Fernández, Daniel De La Rosa Patrocinio, Andoni Medina, Lorena Arocena Alonso, José Manuel León Ranero (lehenengo ordezkoa) eta Sara Cabrera (bigarren ordezkoa) izan dira. Beste alde batetik, Unai Gómez Fernández izango da G-9ko Hitzaldi Politikoen II. lehiaketan arituko dena UPV/EHUren izenean.

Informazio gehiago:  UPV/EHUren eztabaida taldea