-
Hesteetako osasunari buruzko gida berria
-
EHUko bi ikertzailek izarrarteko ingurunean lehen azukrearen detekzioan parte hartu dute
-
Zientzia eta trukea uztartzen dituen uda, Boise eta EHUren artean
-
2026-27 ikasturterako graduondoko eskaintza zabalik dago EHUn
-
EHUk EHU-iBio ikerketa-zentro berria sortu du
Autogobernuari eta autonomiari buruzko Palermoko workshopa
- Kronika
Lehenengo argitaratze data: 2016/04/28
Apirilaren 26an eta 27an, ‘Autogoverno e Autonomia. Nella rappresentazione politica degli stati europei' izeneko workshopa egiten ari dira Palermon. Universitá degli Studi di Palermo unibertsitateko Zientzia Politikoa eta Nazioarteko Harremanak Sailak eta Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitateko Biography & Parliament Research Group ikertaldeak elkarrekin antolatu dute workshopa.
Jardunaldien helburua da autonomiaren eta autogobernuaren arteko aldeak eztabaidatzea, hala historia nola Europako estatuen autonomiak aztertuta. Workshoparen ardatzak Siziliako autonomia (Europako zaharrena, 71 urterekin) eta Euskal Herriko autonomia izango dira.
Gainera, baliagarria izango da bi ikertalde konparatzeko, eta, esperientzia horretan oinarrituta, hitzaldiak bilduko dituen liburu bat argitaratuko da. Hauek izango dira hizlariak: Università degli Studi di Palermo unibertsitatearen eskutik, Marcello Saija, Gaetano Armao, Claudia Giurintano, Giorgio Scichilone, Salvo Muscolino, Federica Cordaro, Corselli Manlio, Claudio Riolo eta Francesco Saija; eta, UPV/EHUren eskutik, Joseba Agirreazkuenaga, Mikel Urquijo, Esteban Anchustegui, Unai Belaustegui, Aritz Onaindia eta Joanes Anchustegui.
Inaugurazio ekitaldian Palermoko gizarteko, politika arloko eta unibertsitateko ordezkariak izan ziren: besteak beste, Palermoko alkate Leoluca Orlando, Palermoko Unibertsitateko errektore Fabrizio Macari, eta Palermoko Udal Kontseiluko buru Salvatore Orlando.
Argazkian, ezkerretik eskumara: Joseba Agirreazkuenaga, Alessandro Bellavista, Marcello Saija, Salvatore Orlando, Fabrizio Micari, Esteban Anchustegui, Gaetano Armao eta Andrea Mineo.