-
Unibertsitate irakasle izateko deialdia ireki du gaur EHUk
-
EHUpodcast: Material naturalen iraultza
-
EHUko ikerketa batek Arabako Errioxako historia berridatzi du
-
Gure Batxilergoko sari bereziak
-
Bengoetxea: «Lorpenez betetako urtea izan da eta negoziazioa ezinbestekoa izango da etorkizunean bide beretik jarraitzeko»
Arkitekturak eta Atarik lankidetza hitzarmena egin dute
- Kronika
Lehenengo argitaratze data: 2016/05/09
UPV/EHUko Arkitektura Goi Eskola Teknikoak eta ATARIk, Euskadin kultura arkitektonikoa sustatzeko elkarteak, oinarrizko lankidetza-hitzarmen bat egin dute. Ikastegiko zuzendari Juan Jose Arrizabalagak eta ATARI elkarteko lehendakari Pablo Garciak izenpetu dute hitzarmena. Hitzarmenaren helburua da ATARI elkartearen eta UPV/EHUko Arkitektura Goi Eskola Teknikoaren artean oinarrizko lankidetza egonkorra ezartzea, arkitekturarekin eta hirigintzarekin lotzen diren jarduerak egiteko eta antolatzeko, eta, hartara, kultura eta jarduera arkitektonikoa sustatzeko eta hedatzeko.
Honela, bi erakundeen arteko akordioak, besteak beste, jarduteko hiru helburu nagusi jasotzen ditu: alde batetik, kultura arkitektonikoaren dibulgazioa bultzatzea eta arkitekturarekin lotzen diren jarduerak eta proiektuak egitea eta antolatzea; bigarren helburua da UPV/EHUko Arkitektura Goi Eskola Teknikoaren jarduera akademikoa sozializatzea, eta, unibertsitatera hurbiltzeaz gain, arkitekturarekin lotzen diren elkarte eta erakunde publikoetara eta pribatuetara ere hurbiltzea; eta azkenik, arkitekturarekin lotzen diren ekitaldi publikoak, ikastaroak, jardunaldiak, biltzarrak, mintegiak, topaketak, lantegiak, kultura eta prestakuntza bisitaldiak, erakusketak eta argitalpenak antolatzen eta gauzatzen laguntzea, eta, horietan aipatutako ikastegiko irakasleek eta ikasleek parte har dezaten sustatzea.
Argazkia: UPV/EHU