-
Hesteetako osasunari buruzko gida berria
-
EHUko bi ikertzailek izarrarteko ingurunean lehen azukrearen detekzioan parte hartu dute
-
2026-2027 ikasturtearen hasierako datak
-
EHUk EHU-iBio ikerketa-zentro berria sortu du
-
Gaur hasi da EHUn matrikulazioa aurretiko izen-ematea egin duten 19.453 ikasleentzat
Diplomak banatu dira Gasteizko Ingeniaritzan
- Kronika
Lehenengo argitaratze data: 2016/10/21
Iñaki Goirizelaia errektorea aurrean zela, 209 ikaslek nork bere diploma jaso zuten ikastegian 2015/16 ikasturtean ikasketa amaitu ondoren. Ekitaldian ere egon ziren Ramiro González, Arabako diputatu nagusia, Francisco Javier Fernández Euskal Gobernuaren unibertsitate zuzendaria, Estíbaliz Canto Gasteizko udalaren kultura, hezkuntza eta kirol saileko zinegotzi ordezkaria, Javier Sancho Saiz eskolako zuzendaria eta Francisco Javier Fernández de Retana Aernnova Aerospace enpresaren erakunde harreman eta garapen teknologikorako zuzendaria, azken honek bere enpresari emaniko aitortza jaso zuelarik, ikasleen praktiketan izandako lankidetzarengatik. Ikasturte honetan Iñigo Etxeandia (Geomatika eta Topografia Ingeniaritzako graduan), Iñigo Quintana (Industria Elektronikaren eta Automatikaren Ingeniaritzako graduan), Henar Valera (Ingeniaritza Mekanikoko graduan), Arritxu Muxika (Industria Kimikaren Ingeniaritzako graduan), Ander Martínez de Argote (Kudeaketaren eta Informazio Sistemen Informatikaren Ingeniaritzako graduan) eta Josune Faces (Industria Antolakuntzaren Ingeniaritza) izan dira espediente onenen saria jaso dutenak.