-
Hesteetako osasunari buruzko gida berria
-
EHUko bi ikertzailek izarrarteko ingurunean lehen azukrearen detekzioan parte hartu dute
-
2026-2027 ikasturtearen hasierako datak
-
EHUk EHU-iBio ikerketa-zentro berria sortu du
-
Gaur hasi da EHUn matrikulazioa aurretiko izen-ematea egin duten 19.453 ikasleentzat
Arabako Esperientzia Gelen ikasturtearen itxiera
- Kronika
Lehenengo argitaratze data: 2017/05/29
Giza zientzien hamabigarren promozioko 48 ikaslek titulua jaso zuten iragan ostegunean, maiatzak 25 zituela, Letren Fakultateko areto nagusian izandako itxiera ekitaldian. Lau urtetako titulazio honetara, adin horri berezko premia eta espektatibei moldatu ohi zaielarik, 55 urtetatik gorako pertsonak sartu ahal dira, ikaskuntza etengabearekiko interesik badute, bai eta bizitzaren etapa horretan ere. Ekitaldiaren buru Iván Igartua izan zen, UPV/EHUren Arabako Campuseko errektoreordea; eta mahaiburutzan, Pedro Ignacio Elosegi, Arabako biltzar nagusietako presindetea; José Félix Aspizua Vital fundazioaren izenean eta Puy Fernández Osés, Esperientzia Geletako zuzendaria izan zituen.
Argazkiak: Nuria González. UPV/EHU.