-
Hesteetako osasunari buruzko gida berria
-
EHUko bi ikertzailek izarrarteko ingurunean lehen azukrearen detekzioan parte hartu dute
-
2026-2027 ikasturtearen hasierako datak
-
EHUk EHU-iBio ikerketa-zentro berria sortu du
-
Gaur hasi da EHUn matrikulazioa aurretiko izen-ematea egin duten 19.453 ikasleentzat
- Kronika
Lehenengo argitaratze data: 2017/06/02
Giza zientzien hamabosgarren promozioko 48 ikaslek titulua jaso dute Carlos Santamaria Zentroko areto nagusian izandako itxiera ekitaldian. UPV/EHUko errektore Nekane Balluerka; campuseko errektoreorde Agustin Erkizia; Ikasleen eta Enplegagarritasunaren arloko errektoreorde Txelo Ruiz; Gipuzkoako Esperientziaren Ikasgeletako zuzendari Josu Chueca; eta, campuseko Euskara, Eleaniztasuna eta Ikaslegorako zuzendari Errapel Ibarloza ekitaldiaren buru izan dira. Halaber, Hezkuntza, Filosofia eta Antropologia Fakultateko irakasle Kiko Ruizek ‘Niños, jóvenes y lectura literaria' izeneko hitzaldia eskaini du. Ikasleen ordezkariak Martina Ullak eta Jose Mari Sagarnak ekitaldian parte hartu dute ere.