Maialen Urbietak (Getaria, 1993), UPV/EHUko Eleaniztasuna eta Hezkuntza masterreko ikasleak, I Research Pitches Contest irabazi duela egiaztatzen duen diploma jaso du Josu Sangronizen eskuetatik. Sangroniz, UPV/EHUko Matematika Saileko irakaslea eta Graduondoko ikasketen zuzendaria, UPV/EHUren ordezkaria izan da Compostela Unibertsitate Taldeko Batzar Nagusian, Pecs-en (Hungria), zeina irailak 17tik 19ra egin zen. Han, Maialene Urbietaren izenean jaso zuen saria.
-
Hesteetako osasunari buruzko gida berria
-
EHUko bi ikertzailek izarrarteko ingurunean lehen azukrearen detekzioan parte hartu dute
-
2026-2027 ikasturtearen hasierako datak
-
EHUk EHU-iBio ikerketa-zentro berria sortu du
-
Gaur hasi da EHUn matrikulazioa aurretiko izen-ematea egin duten 19.453 ikasleentzat
Maialen Urbietak I Research Pitches Contest saria jaso du
- Albisteak
Lehenengo argitaratze data: 2017/09/25
Research Pitches Contest lehiaketak unibertsitateetan egiten ari diren ikerlanei buruzko aurkezpen labur onenak aitortzen ditu. Maialen Urbietaren lanak, "A study of multilingual writing" izenekoa, eleaniztasunaren onurak aztertzen ditu. Bere ikerketaren arabera, pertsona eleaniztunek elebakarrek baino baliabide gehiago ohi dituzte, testua antolatzen jakitea bezalako trebetasuna hizkuntza batetik beste hizkuntza batera transferitu ahal baita. Horretaz gain, pertsona eleaniztunek onurak dituzte maila kognitiboan eta azterketa emaitza hobeak lortzen ohi dute.
Sariari buruzko informazio gehiago nahi izanez gero, sakatu hemen.