Ekonomia eta Enpresa Fakultatearen graduazio ekitaldia (Gipuzkoa)
- Kronika
Lehenengo argitaratze data: 2017/12/15
UPV/EHUko Ignacio Maria Barriola Zentroan, Donostian, Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzako tituludunen V. Promozioaren graduazio ekitaldia egin zen. Guztira 164 ikasleek jaso zuten diploma. Ekitaldiaren buru izan ziren Agustin Erkizia campuseko errektoreordea eta Jon Barrutia Ekonomia eta Enpresa Fakultateko dekanoa. Ekitaldian parte hartu zuten ere: Jose Maria Beraza aipatutako ikastegiko Gipuzkoako koordinatzaileak eta Gurutze Intxaurburu, ikastegi horretako Nazioarteko Harremanetako eta Mugikortasuneko dekanordeak. Ekitaldian ikasleen familiartekoak eta lagunak izan ziren eta bertan Nagore Vesga ikasle ohi eta Turismo & Convention Bureau erakundeko ordezkariak hitz egin zuen, baita 2016-2017 promozioko espediente hoberena izan zuten ikasleak ere. Era berean, ekitaldian omendu zituzten 25 urtetan zehar UPV/EHUn zerbitzua eman dutenak; eta Orkli S. Coop. Praktiken Programan parte hartzen duen enpresa moduan. Axier Lekuona enpresaren Antolaketa-Garapeneko teknikariak ordezkatuko zuen enpresa. Ekitaldiaren musika emanaldia UPV/EHUko Abesbatzaren eskutik izan zen.
