euskaraespañol

photocampus: eguneko irudia

Redes sociales campusa

Narrugorrik zuloetan: Eider Rodriguez eta Ixiar Rozas solasean

  • Ekitaldia

Noiz eta non

2026/04/16, 12:30

Kokapena

Donostia / San Sebastián (Gipuzkoa)

Deskribapena

Ostegunean, apirilaren 16an, 12:30etan, Donostiako Oñati Plazan, HEFA II parean, ‘Narrugorrik zuloetan: Eider Rodriguez eta Ixiar Rozas solasean’ jarduera egingo da. EHUko Hezkuntza, Antropologia eta Filosofia Fakultateak (HEFA) antolatu du solasaldia. Bertan Eider Rodriguez eta Ixiar Rozas beren azkeneko liburuez arituko dira solasean. Rodriguezek ‘Dena zulo bera zen’ (Susa, 2025) ipuin-liburua argitaratu du duela hilabete batzuk eta Rozasek poesia eta saiakeraren artean kokatu daitekeen ‘Narrugorrik’ (Consonni, 2025). Bi idazleak liburuoz jardungo dira hizketan eta baita haien sortze prozesuaz eta literaturaren inguruan duten ikuspegiaz. Solasaldia gidatzen Ibon Egaña EHUko irakasle eta literatur kritikaria ariko da.

Jarduera irekia da.