-
EHU, Europako unibertsitate hoberenen artean ingeniaritza ikasketetan
-
Guillermo Ruiz Irastorza: «Medikuak batzuetan sendatu, askotan arindu eta beti lagun egiten du»
-
Carlos Matuteren ikerketa batek bigarren postua lortu du Natureko Top Altmetricean
-
Venezuela en la geopolítica del imperialismo
-
EHUren memoriaren zaindaria
Zuzenbideko eta Kriminologiako graduazio berria
- Kronika
Lehenengo argitaratze data: 2019/11/08
Euskal Herriko Unibertsitateko Zuzenbide Fakultateko Zuzenbide Graduko 97 ikasleen eta Kriminologia Graduko 47 ikasleen karrera bukaerako ekitaldi jendetsua egin zen Musikene-Euskal Herriko Goi-Mailako Musika Ikastegian, Donostian. Agustin Erkizia Gipuzkoako Campuseko errektoreordea, Juana Goizueta Zuzenbide Fakultateko dekanoa eta Francisco Javier Ezquiaga aipatutako fakultateko irakaslea eta promozioaren aitabitxia ekitaldiaren buru izan ziren. Bertan Gradu Amaierako Lan onenaren sariari eta Justizia Sozialaren aldeko Klinika Juridikoaren bidetik defendatutako Gradu Amaierako Lanei aitorpen berezia egin zitzaien.
