euskaraespañol

Redes sociales campusa

Filosofiako eta Antropologiako promozio berria

  • Kronika

Lehenengo argitaratze data: 2018/06/29

UPV/EHUko Carlos Santamaría Zentroaren areto nagusian, Donostian, Filosofiako eta Antropologiako ikasleen graduazio ekitaldia ospatu zen. Ekitaldiaren buru J. Inazio Marko UPV/EHUko Hezkuntza, Filosofia eta Antropologia Fakultateko dekanoa izan zen eta lagun izan zituen Cristina Lasa ikastegiko Idazkari Akademikoaren, Euskararen eta Orientazioaren arloko dekanordea eta Pio Perez Antropologiako irakaslea. Ekitaldi jai-giroan ospatu zen, graduatu berriak eta beren senide eta lagunak bertan izango baitziren.