-
Partekatu autoa, aurreztu dirua eta iritsi zuzenean campusera
-
Hogeita hamar bat nazioarteko unibertsitatek esperientziak eta praktika onak partekatu dituzte Donostian
-
Simulagailu kuantikoak diseinatzeko bide berriak zabaldu dira
-
Osasun mentala: gainditu gabeko gaia
-
Hara norekin topatu ginen Ondarrun!
Psikologiako promozio berria
- Kronika
Lehenengo argitaratze data: 2019/11/29
Euskal Herriko Unibertsitateko Ignacio María Barriola Zentroko areto nagusian, Donostian, Psikologiako graduatuen VII. Promozioko 207 ikasleei diplomak banatu zitzaizkien. Agustin Erkizia campuseko errektoreordea eta Gabriela Chotro Psikologia Fakultateko dekanoa ekitaldiaren buru izan ziren. Ekitaldian Unai Arrieta Iharduera Fisikoa eta Kirolaren psikologoak parte hartu zuen eta VII. promozioko graduatu egin den ikasleriaren inguruan ikus-entzunezko muntaia ikusi zen. Halaber, Gradu Amaierako Lan Onenaren saria eta Karrera Amaierako sari bereziak banatu ziren. Ekitaldi jendetsua izan zen, graduatu berriak eta beren senide eta lagunak bertan izan baitziren. Ekitaldiari amaiera emateko, musika emanaldia eskaini zen.
