Pelax-en kontzertua
- Ekitaldia
Noiz eta non
2026/03/04, 19:00
Kokapena
Ekitaldi aretoa - Unibertsitate Pabilioia
Los Apraiz 1. -01006- Vitoria-Gasteiz (Araba)
Deskribapena
Arabako Campuseko Unibertsitate Pabiloiak kontzertu berri bat hartuko du, oraingoan Pelax taldearen eskutik. Pelax 2013an sortu zen, Unai Pelayoren eskutik. Denborarekin, bakarkako planteamendua zena talde proiektu bilakatu zen, nahiz eta noizean behin bakarkako kontzertuak eskaintzen dituen.
Pelax dira Iker Vazquez (bateria), Iñigo Ozaeta (baxua), Andoni Olaetxea (gitarra) eta Unai Pelayo (gitarra, ahotsa eta letrak). Bost LP dira Pelaxek urte hauetan argitara eman dituenak. Nabarmentzekoa da 2019an argitaratutako ‘AB’ eta ‘DE’ disko bikoitza, non taldeak iraupen luzeko rock pieza handiak garatzen dituen diskoaren alde bakoitzean, Iñigo Irazokiren Atala estudioan zuzenean eta analogikoan grabatuak, ohi bezala.
Sarrera librea izango da, harik eta edukiera bete arte.