euskaraespañol

Redes sociales campusa

Konferentzia

POF 2022 30. Nazioarteko Konferentziak zuntz optiko plastikoaren arloko azken aurrerapenak aztertuko ditu

  • Ekitaldia

Noiz eta non

Noiztik: 2022/09/26 Noiz arte: 2022/09/28

Deskribapena

Zuntz optiko plastikoaren arloko POF 2022 30. Nazioarteko Konferentzia egingo da irailaren 26tik 28ra Bizkaia Aretoan. 

Euskal Herriko Unibertsitateak antolatu du konferentzia, Lantikekin lankidetzan, eta, bertan, zuntz optiko plastikoen arloko azken garapenak jorratuko dira, hala nola automobilaren sektorerako eta sektore aeronautikorako zuntz optikorik onenak eta aplikazio industrial eta biomedikoetarako sentsoreak.

Konferentzia garrantzitsu hau Euskal Herriko Unibertsitatean egiten den bigarren aldia da (2011ko POF ere Bizkaia Aretoa ere egin zen). Topaketa hau ikerketa arlo honetako garrantzitsuenetako bat da.

Honako hauek izango dira hasiera ekitaldian:

- Eva Ferreira, Euskal Herriko Unibertsitateko errektorea.

- Javier Zubia, Komunikazioen Ingeniaritzako Saileko ikertzailea. UPV/EHU.

Zuntz Optiko Plastikoen (POF) arloa aurrerapen handiaz baliatu da Gauzen Interneti (IoT) esker, eta, aurreikusten denez, sarera konektatutako telefono adimendunen, tableten, telebisten eta abarren garapena handitu ahala hazten jarraituko du. Hazkunde hori nabarmen bizkortuko da hainbat aplikaziotarako bereizmen ultrahandiko (UHD) teknologien ugaritzearekin.

 

Programa:

https://pof2022.org/program/