euskaraespañol

Redes sociales campusa

Aurkezpena

Prentsaurrekoa: EHU-Donostiarrak Udaberriko XXII. Lasterketa

  • Ekitaldia

Noiz eta non

2026/03/06, 12:00

Kokapena

Gipuzkoako Campuseko Errektoreordetza
Arriola 2. -20018- Donostia / San Sebastián (Gipuzkoa)

Deskribapena

Ostirala, martxoaren 6an, 12:00etan, Euskal Herriko Unibertsitateko Gipuzkoako Campuseko Errektoreordetzan (Arriola Ibilbidea 2. Donostia) Euskal Herriko Unibertsitateak (EHU) eta Donostiarrak Kirol Klubak antolaturiko Udaberriko XXII. Lasterketaren aurkezpena egingo da prentsaurrekoan.

Lasterketaren aurkezpen-ekitaldian parte hartuko dute: Euskal Herriko Unibertsitateko Gipuzkoako Campusaren errektoreorde Juana Goizuetak; Lasterketako zuzendari eta Donostiarrak Kirol Klubaren kide Javier Fuentesek; eta, Campusaren Ongizate eta Jasangarritasun arloko zuzendari Maider Ugartemendiak.

Ekitaldian zehar 1 zenbakia duen dortsala emango zaio, emakumezkoetan Larraitz Lukas, Errealeko futbol jokalari ohia eta gizonezkoetan Sergio Román atleta herrikoia. Aurten ere EHU-Donostiarrak Udaberriko Lasterketa solidarioa da. Edizio honetan 0 dortsala banatuko zaion proiektu solidarioa eta ekarpen ekonomikoa da ACABE Gipuzkoa elkartea, elikadura-jokabidearen nahasmendua duten pertsonei eta haien familiei laguntza eskaintzen diena.

EHU-Donostiarrak Udaberriko Lasterketa martxoaren 15ean, igandean, egingo da, 09:30etan, EHUren Gipuzkoako Campusean hasi eta amaitu, ibilbide homologatu baten gainean.

Oinezko lasterketa hau oso herrikoia da, eta, aurreikuspenen arabera, 2.000 atleta inguruk 10.000 metro egingo dituzte Donostiako gunerik esanguratsuenetan zehar.

Era berean, aurten, 10 kilometroko zirkuitu klasikoaz gain, 5 kilometroko ibilbidea aurkeztuko da (homologatu gabe), runningean lehen urratsak eman nahi dituztenentzat. Lasterketa 09:20etan hasi eta EHUren Gipuzkoako Campusean hasi eta amaitu da.