-
EHU, Europako unibertsitate hoberenen artean ingeniaritza ikasketetan
-
Guillermo Ruiz Irastorza: «Medikuak batzuetan sendatu, askotan arindu eta beti lagun egiten du»
-
Carlos Matuteren ikerketa batek bigarren postua lortu du Natureko Top Altmetricean
-
EHUren memoriaren zaindaria
-
Venezuela en la geopolítica del imperialismo
Psikologia Fakultatearen graduazio ekitaldia
Noiz eta non
2021/11/12, 17:00
Kokapena
Areto nagusia - Ignacio Maria Barriola Zentroa
Plaza Elhuyar 1. -20018- Donostia / San Sebastián (Gipuzkoa)
Deskribapena
Ostirala, azaroaren 12an, 17.00etan, Ignacio Mª Barriola Zentroko areto nagusian, Donostian, Psikologiako Graduaren IX. promozioko 256 pertsonak graduatzeko ekitaldia egingo da.
Agustin Erkizia Euskal Herriko Unibertsitateko Gipuzkoako Campuseko errektoreordea eta Gabriela Chotro Psikologia Fakultateko dekanoa ekitaldiaren buru izango dira. Ekitaldian Marian Morenok Gipuzkoako Espetxeko zuzendariak parte hartuko du ere.
IX. promozioko graduatu egin den ikasleriaren inguruan ikus-entzunezko muntaia ikusiko da eta, ekitaldiari amaiera emateko, musika emanaldia eskainiko da Attrium Ensemble taldearen eskutik.
EGITARAUA
-Ekitaldiaren irekiera eta ongietorria. Gabriela Chotro, Psikologia Fakultateko dekanoa.
-Marian Moreno Gipuzkoako Espetxeko zuzendariaren agerraldia.
-IX. Promozioko ikasleriaren inguruan ikus-entzunezko muntaia.
-Gradu Amaierako Lan Onenaren sariaren berri emango da.
-Espediente onenen sarien berri emango da.
-Ekitaldiaren amaiera. Agustin Erkizia, Gipuzkoako Campuseko errektoreordea.
-Musika emanaldia Attrium Ensemble taldearen eskutik.