euskaraespañol

photocampus: eguneko irudia

Redes sociales campusa

Ikasleentzako argibideak San Mameseko ekitaldiari buruz

  • Albisteak

Lehenengo argitaratze data: 2026/06/10

San Mameseko ikasketa amaierako ekitaldian parte hartuko duten ikasleentzako argibideak zabaldu ditu EHUk.

Ikasleak ekitaldian zehar zelaiaren erdian egongo dira. Une oro kamerak eta steadicamek hartuko dituzte ikasleen irudiak, estadioan jarriko diren hiru pantaila erraldoietan erakusteko, eguneko protagonistak baitira eurak.

Orlako irudia erakusteko baimena eman duten ikasleen argazkiak ere erakutsiko dira. Eta, jakinda, senideak eta lagunak ere une horren zain egongo direla, hurrenkera honetan erakutsiko dira pantailetan: 

- Arabako Campusekoak izango dira lehenak erakusten:  Ekonomia eta Enpresa Fakultatea; Farmazia; Hezkuntza eta Kirol Fakultatea; Lan Harremanen eta Gizarte Langintza Fakultatea; Letrak; Medikuntza eta Erizaintza; Ingeniaritza.

- Atzetik joango dira Bizkaiko Campusekoak: Arte Ederrak, Bilboko Hezkuntza Fakultatea; Bilboko Ingeniaritza Eskola; Ekonomia eta Enpresa; Gizarte eta Komunikazio Zientziak; Lan Harreman eta Gizarte Langintza; Medikuntza eta Erizaintza; Zientzia eta Teknologia; Zuzenbidea.

- Eta, ondoren, Gipuzkoako Campuseko ikastegietakoak:  Arkitektura, Ekonomia eta Enpresa; Hezkuntza, Filosofia eta Antropologia; Informatika; Kimika; Medikuntza eta Erizaintza; Psikologia; Ingeniaritza; Zuzenbidea; azkenik, zentro atxikiak eta Esperientzia Gelak.

Ikasleei aitortza

Ekitaldian zehar, fakultate edo ikastegi bakoitzeko dekanoak edo zuzendariak agertokira igoko dira, eta beren fakultateko edo ikastegiko ikasleei zutik jartzeko eskatuko diete. Modu horretan, ikasleak zutik direla, txapelak kentzeko eta airean astintzeko eskatuko zaie, agur eta ospakizun keinu gisa. EHUko ordezkariek argitu dutenez, baina, ez da hori izango txapelak airera botatzeko unea.  Keinu hori ekitaldiaren amaieran egingo da soilik, errektoreak graduatutako ikasle guztiak batera deitzen dituenean. Eta ekitaldia behar bezala garatzeko, ezinbestekoa izango da antolakuntzaren jarraibide guztiak une oro betetzea.

Banda akademikoak eta txapelak jasotzeko ordutegia

Ekitaldiari kolore emango dioten banda akademikoekin batera, kolore bereko txapelak ere jantziko dituzte ikasleek, eta horien banaketa fakultateka egingo da, beren beregi estadioaren kanpoaldean eta ikasleak sartzeko aukeratutako ateen ondoko mahaietan egingo da. Halaber, 16:00etatik photocall guneetan senideekin eta lagunekin argazkiak ateratzek aukera egongo da eta 16:45ean gainerako ikasleek ere izango dute horretarako parada.

Bestalde, ikasleak zelaira sartzeko ordutegia fakultateen eta ateen arabera antolatu da, sarrera erraztu eta arintzeko:

Ordua 22. atea 23. atea 24. atea 25. atea
17:30 Ekonomia eta Enpresa Fakultatea Lan Harreman eta Gizarte Langintza Fakultate Hezkuntza eta Kirol Fakultatea Farmazia Fakultatea
17:35 Letren Fakultatea Bilboko Ingeniaritza Eskola

Vitoria-Gasteizko Ingeniaritza Eskola

Medikuntza eta Erizaintza Fakultatea

17:40

Gipuzkoako Ingeniaritza Eskola   Bilboko Hezkuntza Fakultatea Esperientzia Gelak
17:45 Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatea Masterrak eta Etengabeko Prestakuntza

Zuzenbide Fakultatea

Zientzia eta Teknologia Fakultatea

17:50 Arkitektura Goi Eskola Teknikoa  

Informatika Fakultatea

Hezkuntza, Filosofia eta Antropologia Fakultatea
17:55 Kimika Fakultatea Arte Ederren Fakultatea Bilboko Merkataritza Ganberako Unibertsitate Eskola + Elias Querejeta Zine Eskola + Gasteizko Erizaintzako Unibertsitate Eskola + Goimailako Online Institutua + IMHko Ingeniaritza Dualaren Unibertsitate Eskola Psikologia Fakultatea

 

Puntualtasuna eskatzen da.