-
Eraman EHUko unibertsitate txartela zure mugikorrean
-
¿Será el desahucio de Maricarmen el principio del cambio?
-
Edarietan "burundanga” 10 minutuan detektatzeko gai den gailua garatu dute
-
Adela Asua: «Unibertsitatean aurkituko duzue ezagutzaren gozamenerako espazioa»
-
Hondarraren azpian ezkutatzen den zientzia, Zientzia Ministerioak aitortua
Showcooking
- Ekitaldia
Noiz eta non
2026/10/07, 16:00 - 18:30
Kokapena
Ignacio Maria Barriola Zentroa
Plaza Elhuyar 1. -20018- Donostia / San Sebastián (Gipuzkoa)
Deskribapena
Asteazkenean, urriaren 7an, 16:00etatik, 18:30etara, I.M.Barriola zentroko arkupeetan, showcooking bat egingo da. Jarduera EHUko Gipuzkoako Campusako Ongizate eta Jasangarritasun Zuzendaritzak antolatu du Elikaeskolarekin elkarlanean. Sarrera librea.
Nola erosi elikagai nutritiboak? Nola antolatu despentsa? Eta asteko otorduak nola planifikatu, beti denborarik edo gogorik ez badugu? Saio honetan, egunerokoan modu orekatuan eta nutritiboan jateko ideiak eta baliabide praktikoak ezagutuko ditugu. Elikadura osasungarria zailtzen diguten oztopoez eta ohiko mitoez ere hitz egingo dugu, eta horiei aurre egiteko hainbat gako partekatuko ditugu. Horrez gain, sukaldera salto egingo dugu showcooking saioan. Errezeta erraz, nutritibo eta zaporetsuak prestatuko ditugu, egunerokoan egiteko modukoak eta etxean erraz errepikatzekoak. Lekaleak, barazkiak, arrautzak, haragia eta arraina erabiliz, hainbat proposamen ezagutuko ditugu, baita gosari, askari eta postre nutritiboetarako ideiak ere. Azken batean, egunerokoan ondo jatea errazagoa eta goxoagoa izan dadin, ideia praktikoak eramango ditugu etxera.