-
Partekatu autoa, aurreztu dirua eta iritsi zuzenean campusera
-
Hogeita hamar bat nazioarteko unibertsitatek esperientziak eta praktika onak partekatu dituzte Donostian
-
Hara norekin topatu ginen Ondarrun!
-
Osasun mentala: gainditu gabeko gaia
-
Artea eta ikerketa uztartuko ditu Zientzia Asteak doako ekitaldi inklusiboekin
Prentsaurrekoa: UPV/EHUko Uda Ikastaroen aurkezpena
Noiz eta non
2023/05/24, 10:30
Kokapena
Miramar Jauregia
Mirakontxa Pasealekua 48. -20007- Donostia / San Sebastián (Gipuzkoa)
Deskribapena
Maiatzaren 24an, asteazkena, 10:30ean, Donostiako Miramar Jauregian, UPV/EHUko Uda Ikastaroak Fundazioak (UIK) antolatzen dituen 42. Uda Ikastaroak aurkeztuko dira. Aurtengo edizioko eduki nagusiak azalduko dira, 'Irakasteko Ikasten' eta 'Bizitzaren Bidaia' programak azpimarratuz.
Aurkezpenean honako hauek izango dituzue:
- Jokin Bildarratz, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza saileko sailburua.
- Agustin Erkizia, UPV/EHUko Gipuzkoako Campuseko errektoreordea.
- Koldo Telleria, IRIZAReko pertsonal-burua.
- Itziar Alkorta, UPV/EHUko Uda Ikastaroen zuzendari akademikoa.