-
Euskara eta Literatura II irakasgaiak ez du portaera berezirik erakusten USaPeko emaitzak osotasunean aztertzen direnean
-
EHUko bi ikertzailek izarrarteko ingurunean lehen azukrearen detekzioan parte hartu dute
-
Algaverso spin-offak jaso du Gaztenpresa-MBAe3 saria
-
Zitekek ‘Think Big 2026’ Enpresa Ideia onenak saritu ditu
-
Zientzia eta trukea uztartzen dituen uda, Boise eta EHUren artean
Uda Ikastaroak, ezagutzaren aldeko apustua
- Ekitaldia
Noiz eta non
Noiztik: 2025/06/26 Noiz arte: 2025/09/30
Deskribapena
Euskal Herriko Unibertsitateko Uda Ikastaroek ezagutzaren aldeko apustu garbia egiten dute, gizartea eraldatzeko motor gisa. 44. edizioan, elkarbizitza, demokrazia, parte-hartzea, kolektibotasunaren zentzua eta talde-lana bezalako gai nagusiak nabarmenduko dira. Honela, ekainaren hasieratik irailaren amaiera bitartean 152 Uda Ikastaro eta 14 workshop programatu dira. Eskaintza kopuruaren araberako hurrenkeran, Donostian, Bilbon, Gasteizen eta Baionan izango da jarduera multzorik handiena. Hirietatik harago, Uda Ikastaroak lurraldean zehar ibiltari izateko helburua oinarri, Ataun, Auritz-Burguete, Azkoitia, Beasain, Elgoibar, Gernika-Lumo, Ispaster, Miñao Gutxia, Mutiloa, Lekeitio, Lesaka, Oñati, Zerain eta Zubietara hedatuko da eskaintza.
Garaiko desafioak oinarri harturik, askotariko gaiak izango dira hizpide Uda Ikastaroetan. Ziklo estrategikotan ardaztu dira ikastaroak, eta aurtengo eskaintzan bereziki nabarmendu dira Kultura eta Artea zikloari loturiko ikastaroak, hala nola Gizartea, Osasuna, Hezkuntza, Zuzenbidea, Ekonomia eta Enpresa zein Zientzia eta Teknologiari dagozkionak.
Bizi dugun garai geopolitikoaren isla, zehar lerroan edo modu nabarmenduan elkarbizitza, demokrazia, parte-hartzea, kolektibitatea eta talde lanaren balioak nabarmenduko dira, oro har, 2025eko Uda Ikastaroetako edukietan. Era berean iraunkortasunak eta Adimen Artifizialak gogoeta eta eztabaida gai garrantzitsu izaten jarraituko dute.
Matrikulazio epea zabalik da dagoeneko, eta ikastaro bakoitza hasi arte izena-emateko aukera izango dute interesatuek.
Informazioa eta izen-ematea: http://www.uik.eus/