euskaraespañol

Redes sociales campusa

XVIII. Udaberriko Lasterketa

Noiz eta non

2022/03/13, 10:00

Kokapena

Donostia / San Sebastián (Gipuzkoa)

Deskribapena

Pandemiagatik bi urtez kanpoan egon ondoren, igandean, martxoaren 13an, itzuliko da Donostiarrak Kirol Klubak eta Euskal Herriko Unibertsitateak antolatutako Udaberriko Lasterketa, indarberrituta. Aurtengo berrikuntzetako bat da lasterketa ez dela homologatuta egongo, hiriko kale batzuetan egiten ari diren eta probaren ibilbidean eragina duten obrak direla eta. Oraingo honetan ere ez da 0 dortsalik eta 1 dortsalik izango. Udaberriko Lasterketan 1.500 atleta inguruk hartuko dute parte.

Lasterketak 5 erbi izango ditu, eta UPV/EHUren Gipuzkoako Campusetik abiatzen den ohiko zirkuitutik igaroko da, 10:00etan. Donostiako erdigunea zeharkatuko du, Sagueseraino, eta hiriko Alde Zaharretik, Kontxako pasealekutik eta Ondarretatik itzuliko da, abiapuntura itzuli arte. Ohiko hornidura likidoa mantenduko da 5. kilometroan, Kursaal parean; hala ere, ez da helmugako hornidurarik egongo, pilaketak saihesteko. Horren ordez, parte-hartzaileek lasterkari poltsa bat jasoko dute helmugan. Sarien zozketari dagokionez, ostiralean egingo da eta irabazleek mezu elektroniko bat jasoko dute egokitu zaien sariarekin.