euskaraespañol

Gaurko irudia

Redes sociales campusa

EHUko tesi bat hautatua izan da ‘PhD Academy Award' saria jasotzeko

Aurretik, Raffaele Mazzolariren ikerketak nazioarteko aipamena jaso zuen, bai eta doktorego sari berezia ere

  • Albisteak

Lehenengo argitaratze data: 2025/06/19

Raffaele Mazzolari

Raffaele Mazzolarik 2022an egin zuen bere doktorego tesiaren defentsa, Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko Hezkuntza eta Kirol Fakultatean. Bada, orain, haren tesia hautatua izan da British Journal of Sports Medicine (BJSM) aldizkariaren ‘PhD Academy Award' saria jasotzeko. Sari horien xedea da mundu osoko doktore onenak biltzea, eta kirolaren eta ariketaren medikuntzaren arloan egin dituzten ikerketak BJSM komunitatearekin partekatzea, bai eta graduondoko ikasleen ikerketek kirolaren eta ariketaren medikuntzaren praktika klinikoari egin diezaioketen ekarpena eta eragina sustatzea ere.

Raffaele Mazzolariren tesia, ‘Effects of different high-intensity interval training prescription models on physiological response and performance in trained distance runners’ izenekoa, EHUren Gorputz eta Kirol Hezkuntza Saileko Jordan Santos-Concejero doktoreak zuzendu zuen. Tesiak Bikain Cum Laude nota jaso zuen, bai eta nazioarteko aipamena eta doktorego sari berezia ere. Horrez gain, European College of Sport Science erakundearen Young Investigator Award sari banaketako finalista izan zen.

Gaur egun, Mazzolari doktoratu ondoko ikertzailea da University of Innsbruck unibertsitatean (Austria).

Erreferentzia bibliografikoa