euskaraespañol

photocampus: eguneko irudia

Redes sociales campusa

Erakusketa

Ur tanta bateko biztanleak

  • Ekitaldia

Noiz eta non

Noiztik: 2026/11/04 Noiz arte: 2026/11/24

Kokapena

Txillardegi aretoa - Carlos Santamaria Zentroa
Plaza de Elhuyar 2. -20018- Donostia / San Sebastián (Gipuzkoa)

Emiliania | Argazkia: Sergio Seoane Parra

Deskribapena

Azaroaren 4tik 24a arte, Euskal Herriko Unibertsitateko Carlos Santamaría Zentroko Txillardegi aretoan, Donostian, ‘Ur tanta bateko biztanleak’ izeneko erakusketa ikusgai dago, EHUko Zientzia Astearen baitan. Sarrera librea da. Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 8:00etatik 20:30etara.

Sergio Seoane Parrak eginiko mikroskopio optiko zein elektronikoarekin ateratako mikroargazkiz osatuta dago erakusketa, zeintzuetan gure kostaldean aurki daitezkeen mikroalga desberdinen morfologia ikus daitekeen. Erakusketan, gure planetako bizitzarako hain garrantzitsuak diren izaki bizidun hauen xehetasunak behatu daitezke. Diatomeoen silizezko estalkiaren xehetasunak ikus daitezke, edota dinoflagelatuek dituzten irudi txundigarriak, baita izaki mikroskopiko hauek identifikatzeko erabiltzen diren ezaugarriak. Era berean, gure kostaldean aurki daitezkeen makroalga ale batzuk ikusi ahal dira. Organismo hauek, prentsatu eta lehortu egiten dira kontserbaziorako, berauen morfologia osoa behatzeko aukera emanez.