-
EHUren Adimen Artifiziala, Ingeniaritza Kimikoa eta Hezkuntza, munduko 200 onenen artean, gaikako Shanghaiko Rankingaren arabera
-
Karabela portugesa, alga toxikoak eta Kantauri itsasoko beste biztanle berri batzuk
-
«Paisaiari eusteko komeni da baserriak birgaitzea eta berrerabiltzea»
-
Unibertsitate eredu propioa aldarrikatu du errektoreak EHUren ikasturtearen irekieran
-
EHUk kalera aterako du zientzia oraingoan ere, Ikertzaileen Europako Gauean
USaPa martxan
- Photocampus
Lehenengo argitaratze data: 2026/06/02
NON: Bilboko Hezkuntza Fakultatea (Leioako campusa). NOIZ: 2026ko ekainaren 2a. NOR: Unibertsitatera Sartzeko Proba (USaP) egiten ari diren ikasleak. EHU.
Bilboko Hezkuntza Fakultatearen ingurua Unibertsitatera Sartzeko Proba (USaP) egiten ari diren ikaslez bete da gaur. Azterketak hasi aurreko minutuetan, azken orduko apunteak, ikaskideen arteko solasaldiak eta partekatutako urduritasuna izan dira milaka gazterentzat bereziki esanguratsua den jardunaldi honetako protagonistak.
EHUk 13.066 ikasle hartu ditu egun hauetan hezkuntza-etapa baten amaiera eta erronka akademiko berrien hasiera markatzen duen proba honetan. Horrez gain, beste 552 lagunek irakasgai espezifikoetara aurkeztu dira beren nota hobetzeko. Urtero errepikatzen den irudia da, eta unibertsitatean sartzeko asmoa dutenen ibilbideko unerik garrantzitsuenetako baten parte.
Eguneko irudi guztiak ikus ditzakezu Photocampus atalean.
Atal honetan zuk egindako irudiren bat argitaratzea nahi duzu? Bidal iezaguzu, mesedez, helbide honetara: campusa@ehu.eus