XXV. Manuel Laborde Sariak emateko ekitaldia
- Ekitaldia
Noiz eta non
2025/11/27, 12:00
Kokapena
Guillermo Martinez Gradu-aretoa - Gipuzkoako Ingeniaritza Eskola
Plaza de Europa 1. -20018- Donostia / San Sebastián (Gipuzkoa)
Deskribapena
Ostegunean, azaroak 27, 12:00an, Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU) Gipuzkoako Ingeniaritza Eskolako areto nagusian, Donostian, XXV. Manuel Laborde Werlinden Sariak banatuko zaizkie ideia berritzaileetan oinarrituriko enpresa proiektu onenei. Edizio honetan, bio/osasunaren, materialen zientzia eta teknologiaren, adimen artifizialaren, digitalizazioaren, ingurumenaren eta jasangarritasunaren sektoreetako hamalau proiektu dira sariak jasotzeko hautagaiak.
Honako hauek izango dira ekitaldian:
- Eider Mendoza Gipuzkoako diputatu nagusia
- Juana Goizueta EHUko Gipuzkoako Campuseko errektoreordea
- Ane Miren de Ariño Ochoa Eusko Jaurlaritzako Ekintzailetza eta Nazioartekotze zuzendaria
- Marisa Arriola Bic Gipuzkoako zuzendari-gerentea
‘Ekimen berritzaile berriak’ saria 7.000 euroko diruarekin sarituko da eta ‘Gradu Amaierako Lanak – Master Amaierako Lanak – Doktorego Tesiak’ sariak 3.000 euro jasoko ditu. Gainera, proposamen berritzaileek eta/edo oinarri teknologikokoek BIC GIPUZKOAk kudeatutako eta Gipuzkoako Foru Aldundiko Ekonomia Sustapen eta Proiektu Estrategikoetako Departamentuak eta Eusko Jaurlaritzako Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasun Sailaren SPRIk finantzatutako laguntzak eskuratu ahal izango dituzte. Laguntza horiek 60.000 eurorainokoak izan daitezke, proiektuen berrikuntza- eta interes-mailaren arabera. Aurten, 25 urteurrena ospatzeko 3.000 euroko sari berezia banatuko da ere.