Irailean, Zahartze Aktiboaren Indizearen inguruko Nazioarteko II. Mintegia Bizkaia Aretoan egingo da eta ikertzaile, politiko eta gizartearen adituak bilduko dira zahartze aktiboaren erronkei buruz hausnartzeko, diziplina anitzeko ikuspuntutik. Mintegi horrek politiko publikoak hobetu nahi ditu adinekoei begiratuta.
-
EHU, Europako unibertsitate hoberenen artean ingeniaritza ikasketetan
-
Guillermo Ruiz Irastorza: «Medikuak batzuetan sendatu, askotan arindu eta beti lagun egiten du»
-
Carlos Matuteren ikerketa batek bigarren postua lortu du Natureko Top Altmetricean
-
Venezuela en la geopolítica del imperialismo
-
Kiroldegian, kirolean
Zahartze aktiboari buruzko nazioarteko mintegia
UNECEk, Europako Batzordeak, Oxfordeko Unibertsitateak, Euskal Herriko Unibertsitateak eta Bizkaiko Foru Aldundiak antolatu dute kongresua
- Albisteak
Lehenengo argitaratze data: 2018/08/14
Mintegiaren antolatzaileak hauek dira: UNECE (Nazio Batuen Erakundearen Europarako Batzorde Ekonomikoa), Enplegu, Gizarte Politikak eta Inklusio Europako Batzordea, Bizkaiko Foru Aldundia, Oxfordeko Unibertsitateko Biztanleriaren zahartzeari buruzko Institutua (Oxford Institute of Population Ageing) eta Euskal Herriko Unibertsitatea.
Bi egunetan (irailaren 27an eta 28an) adituek Europako zahartzeari aurre egiteko estrategiaz eztabaidatuko dituzte eta, aldi berean, hezkuntzaren, diru-sarreren eta bizilekuaren eragina aztertuko dituzte, besteak beste. Halaber, gizarte- eta unibertsitate- ikertzailek bizitzaldiaren faktoreak zehaztuko dituzte, bizitzaldiaren zahartzea hobetzeko.