-
Hesteetako osasunari buruzko gida berria
-
EHUko bi ikertzailek izarrarteko ingurunean lehen azukrearen detekzioan parte hartu dute
-
2026-2027 ikasturtearen hasierako datak
-
EHUk EHU-iBio ikerketa-zentro berria sortu du
-
Gaur hasi da EHUn matrikulazioa aurretiko izen-ematea egin duten 19.453 ikasleentzat
Zuzenbideko eta Kriminologiako graduazio ekitaldia
Noiz eta non
2023/11/03, 18:00
Kokapena
Musikene-Euskal Herriko Goi-Mailako Musika Ikastegia
Europa Plaza 2. -20018- Donostia / San Sebastián (Gipuzkoa)
Deskribapena
Ostiralean, azaroaren 3an, 18:00ean, Musikene-Euskal Herriko Goi-Mailako Musika Ikastegiaren areto nagusian, Donostian, Euskal Herriko Unibertsitateko Zuzenbide Fakultateko 2022-2023 promozioko Zuzenbide Graduko 100 ikasleen eta Kriminologia Graduko 61 ikasleen graduazio ekitaldia egingo da.
Aitor Zurimendi Euskal Herriko Unibertsitateko idazkari nagusia, Montserrat Auzmendi Eusko Legebiltzarreko legelaria eta promozioen amabitxia eta Alberto Emparanza Zuzenbide Fakultateko dekanoa ekitaldiaren buru izango dira. Ekitaldia EHU Orkestra Sinfonikoaren musika emanaldiarekin amaituko da.
EGITARAUA
- Zuzenbide Fakultateko dekanoaren hitzak
- Promozioaren amabitxiaren hitzaldia
- Zuzenbide eta Kriminologiako Gradu Amaierako Lan onenei eta Espediente onenei Aparteko sariak ematea
- Ikasleriaren ordezkarien hitzak
- Diplomak ematea
- Euskal Herriko Unibertsitateko idazkari nagusiak ekitaldiari amaiera emango dio
- Musika emanaldia. EHU Orkestra Sinfonikoa.