Katedra “La mecánica del caracol” programan: beroaren eragina lan-osasunean
Noiz eta non
2025/09/11
Deskribapena
Radio Euskadiko La mecánica del caracol zientzia-dibulgazioko programan UPV/EHU – OSALAN Laneko Medikuntza eta Erizaintzako Katedrak parte hartu du, zehazki, Aitor Gisasola kideetako batek.
Elkarrizketan garrantzi handiko gai bat jorratu zen: muturreko beroak nola eragiten dien laneko osasunari eta segurtasunari. Gisasolak azaldu zituen langileentzako arrisku nagusiak (bero-kolpeak, deshidratazioa, nekea...) eta langileengan dituen ondorio ugariak (akidura, arreta eta kontzentrazioa gutxitzea, istripuak areagotzea...), eta nabarmendu zuen beharrezkoa dela prebentzio- eta antolaketa-neurriak baloratzea klima-aldaketari lotutako erronka gero eta handiago horren aurrean.
Horrez gain, UPV/EHU – OSALAN Katedrak laneko medikuntza eta erizaintzako ikerketa, prestakuntza eta dibulgaziorako erreferentziazko gune gisa duen zeregina nabarmendu zen, arlo horretako ezagutza eta gizarte-sentsibilizazioa bultzatuz.