EHUabesbatzak ekitaldi batean parte hartzeko eskaria egin nahi duzu?

EHUabesbatzak talde handian zein talde txikietan eskaintzen ditu emanaldiak. Ekitaldi akademikoetan ez ezik bestelakoetan ere parte hartzen du, UPV/EHUn zein kanpoan: kongresuetan, jardunaldietan, jaialdietan…  Azken horietarako, abesbatzarekin adostu beharko da ordainsaria.

Abesbatzak ez du goizeko ekitaldietan parte-hartzen, UPV/EHUren errektoretzaren ekitaldietan ez bada.

Ekitaldi baterako eskaria egin nahi izanez gero, gogoratu:

Eskariak egiteko prozedura

  • Ekitaldia eskatzeko, formularioa bete behar da.
  • Ekitaldi akademikoetarako, ikastegi, errektoreordetza edo zuzendaritza batek egin beharko du eskaria.
  • Formularioa bete ondoren, eskatzaileek Euskara, Kultura eta Nazioartekotzeko errektoretzaren eskutik jasoko dute abesbatzaren parte-hartzearen erabakiaren berri. Baiezko kasuetan, eskatzaileak harremanetan jarriko dira abesbatzako kideekin, ekitaldiaren eta espazioaren ezaugarriak eta, hala behar balitz, garraioaren kudeaketa zehazteko.
  • Garraioa eta ekitaldiak sortzen dituen bestelako gastuak eskatzaileak kudeatu eta ordainduko ditu.

Ekitaldiaren gutxieneko ezaugarriak:

  • Abesbatzaren errepertorioak bi edo hiru piezakoa izaten da ekitaldietan, eta horietako bat izaten da “Gaudeamus Igitur”.
  • Abeslariak 15 eta 20 bitartean izaten dira, eta zuzendariak atrila ipintzeko espazioa behar du.
  • Abesbatzaren kokalekua dela eta, kontuan hartu behar da ezin diola leporik eman mahai presidentzialari.
  • Ekitaldia baino lehen arropa-aldatzeko eta ahots-beroketak egiteko lekua behar izaten dute abeslariek, bai eta edateko ura eskura izatea ere.

Bete formularioa eskaria egiteko

null
null
null
null
null
null
null
null