Aurkezpena

EHUren Didaktika eta Eskola Antolakuntza Sailak 76 irakaslek osaturiko lan-taldea du gaur egun eta irakaskuntza nahiz ikerkuntza-lanak egiten ditu hezkuntzaren arlo askotan. Departamenduko lau atal ditu Euskadiko Autonomia Erkidegoko hiru lurralde historikoetan kokatuak eta Irakasle, Gizarte Hezkuntza eta Pedagogia tituluetan ematen du irakaskuntza-jarduera.