XSLaren edukia
Informazio eta Komunikazio Teknologiak Lehen Hezkuntzan
- Ikastegia
- Bilboko Hezkuntza Fakultatea
- Titulazioa
- Lehen Hezkuntzako Gradua (Hirueleduna)
- Ikasturtea
- 2018/19
- Maila
- 2
- Kreditu kopurua
- 6
- Hizkuntzak
- Euskara
IrakaskuntzaToggle Navigation
Irakaskuntza mota | Ikasgelako eskola-orduak | Ikaslearen ikasgelaz kanpoko jardueren orduak |
---|---|---|
Magistrala | 15 | 22.5 |
Mintegia | 0 | 0 |
Ordenagailuko p. | 45 | 67.5 |
Irakaskuntza-gidaToggle Navigation
HelburuakToggle Navigation
Lortu behar diren bost konpententziak honako hauek dira:
1. IKTek hezkuntzan eta gizartean duten eragina eta familiako zein eskolako hezkuntzan nola eragiten duten aztertzea eta modu kritikoan txertatzea
2. IKTen bidez elkarrekintza, komunikazio eta lankidetzako prozesuak ezagutzea, horiek sustatu ahal izateko
3. Teknologian oinarritutako ikaskuntza-irakaskuntza prozesu berritzaileak planifikatzea, garatzea eta ebaluatzea, hezkuntza-testuinguru formaletan
4. IKTen bidez hezkuntza-materialak aukeratzen, egiten eta ebaluatzen jakitea, aurrez aurreko irakaskuntzaren eta irakaskuntza birtualaren testuinguruetan
5. Bizitzan zeharreko ikaskuntza iraunkorraren eta garapen profesionalaren kultura garatzea
Irakasgai-zerrendaToggle Navigation
1. GAIA.- JAKINTZAREN GIZARTEA
Zientzia, Teknologia eta Gizartea: Ezagutzaren Gizartea
Eten Digitala
Konpetentzia digitala
2. GAIA.- INFORMAZIO ETA KOMUNIKAZIO TEKNOLOGIAK HEZKUNTZARAKO
Teknologia-bateratzea
Hezkuntzarako bitartekari eta eskenatoki berriak: Web 2.0 testuinguruak
Baliabide didaktikoen diseinua, elaborazioa, inplementazioa eta balorazioa sarean
3. GAIA.- INFORMAZIO ETA KOMUNIKAZIOen IRAKASKUNTZA-JARDUERA EGOKIAK
Hezkuntza-berrikuntza eta IKTen erabilera
Irakaskuntza-jarduera egokien identifikazioa, inplementazioa eta balorazioa
MetodologiaToggle Navigation
Irakasgai honen irakaskuntza klase magistraletan eta ordenagailu praktiketan ematen da. Irakaslearen aurkezpenekin batera, ikasleen lana (taldekoa eta banakakoa) egin behar da. Bi modalitateek ikasleriaren partehartze aktiboa, lankidetza, edukien inguruko hausnarketa eta ikaskuntza-prozesuaren inguruko norberaren erantzukizuna eskatzen dituzte.
a. Aktibitatea: Talde handian, presentzialak
Metodologia:
- Edukien azalpena, analisia eta eztabaida.
- Testuen irakurketa kritikoa.
- Ikus-entzunezko materialen azterketa.
- Zalantzak argitzea.
- Ebaluazio jarraitua.
b. Aktibitatea: Presentzialak talde txikitan
Metodologia:
- Egoera praktikoen azterketa eta hausnarketa aktibitate hauen bitartez: a) Banakako zein taldeko proiektuak eta b) Diziplinarteko moduluko lana.
- Multimedia materialen azterketa.
- Taldeko zein banakako lanen ahozko aurkezpena.
- Ebaluazio jarraitua.
c. Aktibitatea: Presentzialak tutoretzatan
Metodologia:
- Zalantzak argitu.
- Lanak egiteko argibideak
d. Aktibitatea: Ikasgelatik kanpo
Metodologia:
- Ikastea.
- Talde zein banakako lanak egin.
- Testu eta material multimedien irakurketa eta azterketa kritikoa.
- Bibliografia eta beste baliabide digitalen bilaketa
Ebaluazio-sistemakToggle Navigation
Ikasleriak funtsean bere kalifikazioa ohiko etengabeko ebaluazio sistemaren bitartez lortzen du.
Ikasleek eskubidea izango dute azken ebaluazio bidez ebaluatuak izateko, etengabeko ebaluazioan parte hartu zein ez hartu. Eskubide hori baliatzeko, ikasleak etengabeko ebaluazioari uko egiten diola jasotzen duen idazki bat aurkeztu beharko dio (irakasleari eskatu) irakasgaiaren ardura duen irakasleari eta, horretarako, dozentzia hasi eta bederatzi asteko epea izango du.
Etengabeko ebaluazioa:
Azken kalifikazioa lauhilabeteko osoan zehar ikasleak burututako froga guztien balorapenaren menpe egongo da eta irakasgaia gainditzeko derrigorrezkoa da atal guztiak gaindituak izatea.
Saio magistral, gelako praktika eta abarretan jarrera egokia izatea derrigorrezko baldintza da ebaluatua izateko.
Azken ebaluazioa:
Azken kalifikazioa azterketa garaian gauzatuko den froga baten bitartez lortzen da. Irakasgaia gainditzeko derrigorrezkoa da atal guztiak gaindituak izatea.
Froga idatzia:
- Garatzeko azterketa eta Test-a %21
Froga praktikoa:
- PLE baten diseinua (Personal Learning Enviroment) %20
- Ikasleek ikasteko testu-inguru birtual baten diseinua %23
- Gurasoekin komunikatzeko baliabide digitala %20
- Dozentzia garaian gauzatu den Diziplinarteko Lana %16ko pisua du. DAL-a suspendituta edo
eginda ez balego, ikasleak azterketa garaiko frogan egin beharko luke.
Nahitaez erabili beharreko materialaToggle Navigation
Irakasgaiari modu egokian aurre egiteko, EHUko Irakaskuntza-Ikaskuntza Testuinguru Birtualean (eGelan) ikastaro bat sortu da. Ikastaro birtual horretan, metodologia eta erabili beharreko materialak zehazten dira, derrigorrezko irakurgaien aukeraketa barne. Irakurgai aukeraketa hau ondoren proposatzen den oinarrizko eta sakontzeko bibliografiatik eratorrita dago.
BibliografiaToggle Navigation
Oinarrizko bibliografia
Area, M. (2009). Introducción a la Tecnología Educativa. Hartuta, hemendik: http://webpages.ull.es/users/manarea/ebookte.pdf
Area, M., Gros, B. y Marzal, M. A. (Eds.)(2008). Alfabetizaciones y Tecnologías de la Información y la Comunicación. Madrid: Síntesis.
Castaño, C., Maíz, I., Palacio, G. & Villarroel, J.D. (Eds.) (2008). Prácticas educativas en entornos Web 2.0 . Madrid: Síntesis
Castaño, C., y Cabero J. (Coords.) (2013). Enseñar y Aprender en entornos M-Learning. Madrid: Síntesis.
Correa, J. M. (Coord.)(2010). Políticas educativas TIC en el País Vasco y buenas prácticas de enseñanza y aprendizaje. Madrid: Paraninfo.
De Pablos, J. (Coord.)(2009). Tecnología Educativa: La formación del profesorado en la era de Internet. Málaga: Aljibe.
De Pablos, J., Area, M., Valverde, J. & Correa, J. M. (Eds.)(2010). Políticas Educativas y Buenas Prácticas con TIC. Barcelona: Grao.
Sancho, J.M. (2006), Tecnologías para transformar la educación. Madrid: Universidad Internacional de Andalucía / Akal.
Vivancos, J. (2008). Tratamiento de la Información y Competencia Digital. Madrid, Alianza Ed.
Gehiago sakontzeko bibliografia
ALBA, Isabel (2011). Detrás de la Cámara. Cómo narrar en imágenes: del guion a la película. Barcelona: Montesinos.
AREA, Manuel (2009). La competencia digital e informacional en la escuela. Hartuta, hemendik: http://files.competenciasbasicas.webnode.es/200000167-814ad8244d/CompetenciaDigital-MArea.pdf
CACHEIRO, Maria Luz (2011). Recursos educativos TIC de información, colaboración y aprendizaje. Pixel-Bit. Revista de Educación y Medios, 39, 69-81.
CORREA, José Miguel; LOSADA, Daniel eta FERNÁNDEZ, Lorea. (2012). Políticas educativas y prácticas escolares de integración de las tecnologías en las Escuelas del País Vasco: Voces y cuestiones emergentes. Campus Virtuales: Revista Científica Iberoamericana de Tecnología Educativa, 1(1), 21-30.
FERRARI, Anusca. (2012). Digital Competence in Practice: AnAnalysis of Frameworks. Sevilla: JointResearch Centre. InstituteforProspectiveTechnologicalStudies. Hartuta, hemendik http://ftp.jrc.es/EURdoc/JRC68116.pdf.
GUTIÉRREZ, Alfonso eta TYNER, Kathleen (2012). Media Education, Media Literacy and Digital Competence. Revista Comunicar, XX(38), 31-39. Hartuta, hemendik http://dx.doi.org/10.3916/C38-2012-02-03
PÉREZ, María Amor eta DELGADO, Águeda (2012). From Digital and Audiovisual Competenceto Media Competence: Dimensions and indicators. Revista Comunicar, XX(38), 25-34. Hartuta, hemendik: http://dx.doi.org/10.3916/C39-2012-02-02
SANTIAGO, Raul eta NAVARIDAS, Fermín (2013). La Web 2.0 en Escena. Pixel-Bit. Revista de Educación y Medios, 41, 19-30.
VALVERDE, Jesús (2012). Estrategias educativas para el desarrollo de la competencia digital. In Yamile Sandoval, Arturo Arenas, Eloy López, Julio Cabero eta José Ignacio Aguaded (Coords.) Las Tecnologías de la Información en contextos educativos: nuevos escenarios de aprendizaje (pp. 53-66). Ediciones Universidad de Santiago de Cali. Hartuta, hemendik: http://www.jesusvalverde.es/images/libros/competencia_digital.pdf
Aldizkariak
Comunicar. http://www.revistacomunicar.com/
Computers & Education. www.elsevier.com/locate/compedu
Cuadernos de Pedagogía. http://www.cuadernosdepedagogia.com/
Edutec-e. http://edutec.rediris.es/Revelec2/
Octeto. http://cent.uji.es/octeto/
Pixel-Bit. Revista de medios y educación. http://intra.sav.us.es:8080/pixelbit/
Quaderns digitals. http://www.quadernsdigitals.net/
Relatec. http://campusvirtual.unex.es/revistas/index.php?journal=relatec
Revista de Educación. http://www.revistaeducacion.mec.es/
TaldeakToggle Navigation
01-31 Teoriakoa (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak
Asteak | Astelehena | Asteartea | Asteazkena | Osteguna | Ostirala |
---|---|---|---|---|---|
16-30 | 08:30-09:30 |
Irakasleak
Ikasgela(k)
- 1S08G - IRAKASLEEN ESKOLAKO ERAIKIN HORIZONTALA - LEIOA
01-31 Ordenagailuko p.-1 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak
Asteak | Astelehena | Asteartea | Asteazkena | Osteguna | Ostirala |
---|---|---|---|---|---|
16-30 | 10:00-11:30 | 12:00-13:30 |
Irakasleak
Ikasgela(k)
- 0S01OG-ordenagailuen gela - IRAKASLEEN ESKOLAKO ERAIKIN BERTIKALA - LEIOA
- 0S01OG-ordenagailuen gela - IRAKASLEEN ESKOLAKO ERAIKIN BERTIKALA - LEIOA
01-31 Ordenagailuko p.-2 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak
Asteak | Astelehena | Asteartea | Asteazkena | Osteguna | Ostirala |
---|---|---|---|---|---|
16-30 | 10:00-11:30 | 12:30-14:00 |
Irakasleak
Ikasgela(k)
- 0S02OG-ordenagailuen gela - IRAKASLEEN ESKOLAKO ERAIKIN BERTIKALA - LEIOA
- 1S08G - IRAKASLEEN ESKOLAKO ERAIKIN HORIZONTALA - LEIOA