XSLaren edukia

Didaktika Orokorra

Ikastegia
Hezkuntza eta Kirol Fakultatea
Titulazioa
Haur Hezkuntzako Gradua
Ikasturtea
2020/21
Maila
1
Kreditu kopurua
6
Hizkuntzak
Gaztelania
Euskara

IrakaskuntzaToggle Navigation

Orduen banaketa irakaskuntza motaren arabera
Irakaskuntza motaIkasgelako eskola-orduakIkaslearen ikasgelaz kanpoko jardueren orduak
Magistrala3654
Gelako p.2436

Irakaskuntza-gidaToggle Navigation

HelburuakToggle Navigation

OINARRIZKO GAITASUNAK



G1) Taldean lan egiten jakitea, hezkuntza-artapenean zein ikasketa-segiden plangintzan, 0-3 eta 3-6 urteko haurren berezitasunak identifikatuta.



IE1.1. Aldi bakoitzeko (0-3, 3-6) era guztietako berezitasunak kontuan hartuko dituzte.

IE1.2. Fokatze zientifiko bakoitzaren arabera irakaskuntza planifikazioaren faseak eta oinarrizko elementuak definitzea

IE1.3. Irakaskuntzari buruz norberaren kontzeptua definitzea, azaltzea eta justifikatzea. Bai definizioa, bai azalpena eta baita justifikazioa Heziberri 2020 marko pedagogikoan kokatuko dira eta HH graduaren lehen mailako irakasgai multzoan oinarrituta egongo dira.



G2) Eskola-inguruneko egonkortasunaren eta erregulartasunaren garrantzia aintzat hartzea, ikasleek modu harmonikoan eta integralean aurrera egiteko.



IE2.1. Haur Hezkuntzako eguneroko bizitza gidatu behar dituzten printzipioak ulertzea, ziklo bakoitza kontuan izanda.

IE2.2. Etapa honetan zaintzen, jolasaren eta jarduera autonomoaren garrantzia azaltzea

IE2.3. Haur Hezkuntzako giroan iraunkortasuna eta erregulartasuna bermatzeko arrazoiak ezagutzea



G3) Haur Eskola hezkuntza-sistemaren testuinguruan kokatzea, eta saiakuntza eta jarduera berritzaileak ezagutzea.



IE3.1. Izaera sortzailea (jariakortasuna, malgutasuna, originaltasuna) eta berritzailea (hausnartzailea, aldaketarako prest eta gai izatea, kolaboratzailea, nekaezina) erakustea, ekintzak diseinatzean eta balizko hezkuntza-arazoetarako konponbideak bilatzean



G4) Haur Hezkuntza eta beren antolaketa arautzen dituen legedia ezagutzea



IE4.1. Haur Hezkuntzaren Hezkuntza Sistema barruko egoera irudikatzea; bai eta etapa horren ezaugarririk nagusienak eta lege-xedapenik garrantzitsuenak ezagutzea ere



G5) 0-6 urteko aldiari dagozkion ikasgela barruko nahiz kanpoko hezkuntza-prozesuak aztertzea eta ulertzea.



IE5.1. Haur Hezkuntzako hezkuntza-arretarako, oro har, eta irakaste-ikaste prozesu espezifikoetarako proposamen integratuak idaztea, banaka zein lan-taldeka era kooperatiboan, beti aldez aurretiko diagnostikoan oinarriturik eta irakasgaian lantzen diren terminoak, baliabideak eta teknikak erabiliz.

IE5.2. Haur Hezkuntzaren gelarako espazioak eta baliabideak, denborak eta berauetan garatzeko jarduera motak, ikasleen eta hezkuntza-taldearen taldekatzeak, gelarako arauak edota ohiturak zehaztea, ziklo bakoitzaren berezitasunak errespetatuz.

IE5.3. Haur Hezkuntzako praktikan burutzen diren esperientzia- eta praktika- berritzailerik nagusienak erabiltzea eta horien ekarpenik garrantzitsuenak azaltzea



G6) Ikasgelako elkarrekintza- eta komunikazio-prozesuak ezagutzea



IE6.1. Edozein hezkuntza-egoeraren edo eta hezkuntza-prozesuren aldagai eta erlazio garrantzitsuenak, argitasunez adieraztea eta 0-6 aldia analizatzeko eta ulertzeko horien egokitasuna edo egokitasun eza justifikatzea



ZEHARKAKO GAITASUNAK



* Agindutako orientabideei jarraituz banakako zein taldeko lanak burutzea.

* Irakasgaian landutako kontzeptuak, baliabideak eta teknikak egokiro erabiltzea, bereziki hezkuntza prozesuen aztertze eta ulertzearekin erlazionatuta daudenak

Irakasgai-zerrendaToggle Navigation

1. GAIA- Didaktikaren oinarriak. Didaktikaren kontzeptua eta ikergaia. Irakaskuntza-ikaskuntza prozesua

2. GAIA- Irakaskuntzaren eta curriculumaren teoriak. Curriculuma, oinarrizko kontzeptuak. Curriculumaren politika: curriculum ofiziala. Curriculumaren oinarriak eta zehazte mailak

3. GAIA- Curriculumaren diseinua eta garapena. Plangintza, prozesu gisa eta emaitza gisa. Curriculumaren diseinuari eta garapenari buruzko ikuspegiak

4. GAIA- Diseinuaren osagaiak: Curriculumaren helburuak, gaitasunak eta edukiak. Didaktikako metodologia eta irakaskuntza-ikaskuntzako jarduerak. Antolakuntzako aldagaiak: espazioa, denbora eta taldekatzeak. Bitarteko didaktikoak: materialak eta baliabideak

5. GAIA- Ebaluazioa: kontzeptua eta helburua. Ebaluatzeko prozedurak eta tresnak

6. GAIA- Hezkuntza-berrikuntza. Hezkuntza-berrikuntza eta -aldaketa. Irakaslearen eginkizuna berrikuntzan

MetodologiaToggle Navigation

Metodologia anitza izango da eta batuko ditu:



•Hainbat taldekatze: talde handia, talde txikia/lan taldea, eta banakako jarduera

•Hainbat eszenategi: gela, tutoretzak eta beste batzuk

•Hainbat jarduera mota: aurrez aurrekoak eta ez presentzialak



Jarduera motak, beste batzuren artean, hurrengo hauek izango dira:



•Irakasleak egingo dituen gaien sarrerak eta azalpenak, saio magistral eta partizipatiboak erabiliz

•Irakasleak zuzenduko dituen taldeko eta banakako lanak:

oIrakurketak, solasaldiak, hausnarketa kritikoak

oLan idatziak

oAhozko aurkezpenak

•Hainbat eratako aplikazio jarduerak eta lanak, eta zenbait metodologiaren erabilpena



Burutzeko eta emateko lanak hurrengoak izango dira:



•Gai zehatzei buruzko banakako edo eta taldeko lan laburrak

•Unitate didaktiko baten planifikazioa. Lan taldeka, emandako egoera baterako eta emandako irizpide batzuei jarraituz

•Modulu lana. Problemetan Oinarrituriko Ikastea(ABP/POI) metodologia erabiliz eta lan taldeka garatuta



Ikasgaiak bere garapenerako eta ikasleen konpetentzien lanketarako behar dituen irakurgaiak, bideoak, irakaslearen azalpenak, ikasleen azalpenak, ikasleen talde lanak... eGelaren bitartez landuko ditugu eta bertan eskuragarri izango ditugu egoerak hala eskatuko balu.

Ebaluazio-sistemakToggle Navigation

1.- Ebaluaketa jarraia egiten duten ikasleak ondorengo lanak entregatzeko konpromisoa hartzen du, notaren desglosea honakoetan banatuko delarik:



- Modulu lana (taldekako lana): %20

- Taldeko lanak (aurkezpenak eta praktikak egitea): %40

- Lan indibidualak (praktikak, aurkezpenak, portafolioa edota garatu beharreko proba idatzia): %40



Ezinbestekoa da ebaluazioan sartutako atal guztiak gainditzea.

Ikasleek deialdiari uko egin nahi izanez gero, irakasleari, azterketa ofiziala baino hilabete lehenago idatziz jakinarazi beharko dio. Kasu horretan azken kalifikazioa “EZ AURKEZTUA” izango da.



2.- Ikasleak kalifikazioa aipatutako ebaluaketa jarraiaren bitartez lortuko du, baina amaierako ebaluaketaren bitartez kalifikatua izateko eskubidea du ere. Horretarako, idatziz, lauhilabete ofiziala hasi eta 9. astean beranduenez, ikasgaiaren irakasle arduradunari jakinaraziko dio. Horrek esan nahi du ebaluazio jarraituari uko egin nahi dion edozein pertsonak, 2021KO MARTXOAREN 22-28KO ASTEA BAINO LEHEN, eskatu behar duela amaierako ebaluazioaren bitartez ebaluatua izatea. Eskaera egiteko ZENTROKO MODULU AKORDIOEN ETA BIZIKIDETZA AKORDIOEN GIDAko eranskinetan agertzen da. Ebaluaketa jarraia egin nahi ez duten ikasleek, irakasgaiaren notaren %100a azken idatzizko probaren bidez eskuratuko dute.



Ikasleek deialdiari uko egin nahi izanez gero, azken frogara ez auzkeztearekin nahikoa izango da. Kasu horretan azken kalifikazioa “EZ AURKEZTUA” izango da.



Etengabeko ebaluazioa, egoerak hala eskatuko balu, eGelaren bitartez egin ahal izango da; hau da, bai ebaluazioarako beharrezkoak diren materialak igoz (entregagaiak, praktikak...), baita kalifikazioa eman ere. Azkeneko froga egin behar duten ikasleek eGelaren bitartez egin ahal izango dute modu presentzialean egiterik egongo ez balitz".

Nahitaez erabili beharreko materialaToggle Navigation

Ikasturtearen garapenean zehar, irakasagaian lan egiteko beharrezkoak izango diren baliabideen zerrenda ezagutaraziko zaie ikasleei. Matrikulatutako ikasleak, E-gela plataforman irakasgaiari dagokion kurtsoan, aukera izango du baliabide horietara heltzeko.
Irakaskuntza-ikaskuntzaren kudeaketarako eta komunikatzeko erabiliko diren baliabideak hurrengo hauek izango dira:

- e-Gela
- BBC, txat-gela, foroak
- Posta elektronikoa

BibliografiaToggle Navigation

Oinarrizko bibliografia

Casanova, M. A. (2006). Diseño curricular e Innovación educativa. Madrid: La Muralla.

Carbonell, J. (2001). La aventura de innovar. Madrid: Morata

De La Herrán, A., & Paredes, J. (2008). Didáctica General. La práctica de la enseñanza en Educación Infantil, Primaria y Secundaria. Madrid: McGraw Hill/Interamericana España, S.A.U.

Escamilla, A. (2008). Las competencias básicas: claves y propuestas para su desarrollo en los centros. Barcelona : Graó.

Etxague, X. (Koord.) eta beste (2004). Didaktika Orokorra. Donostia: Erein.

Eusko Jaurlaritza/Gobierno Vasco. (2010). Haur Hezkuntzarako dekretu curricularrak Euskal Autonomia Erkidegoan (testu bategina). [PDF agiria] 2014-07-04an hartua hemendik: http://www.hezkuntza.ejgv.euskadi.net/r43-2459/es/contenidos/informacion/dig_publicaciones_innovacion/es_curricul/adjuntos/14b_curriculum/320001c_Pub_EJ_curriculum_infantil_c.pdf

Hargreaves, A. (2003). Enseñar en la sociedad del conocimiento. Barcelona: Octaedro.

Perrenoud, P. (2012). Cuando la escuela pretende preparar para la vida: ¿desarrollar competencias o enseñar otros saberes? Barcelona: Graó.

Santos Guerra, M.A. (1993). La evaluación: un proceso de diálogo, comprensión y mejora. Málaga: Aljibe.

Sánchez Huete, J. C. (2009). Compendio de Didáctica General. Barcelona: CCS.

Subirats, M., & Brullet, C. (1988). Rosa y Azul. La trasmisión de los géneros en la escuela mixta. Madrid: Instituto de la Mujer.

Zabalza, M.A. (1996). [itzultzaileak, UZEI; koordinatzailea, Luis Ma Elizalde]. Kurrikuluaren diseinu eta garapena. Leioa: Euskal Herriko Unibertsitatea (UPV/EHU).Atal hau erabat berritu daiteke.

Gehiago sakontzeko bibliografia

Bolívar, A., & Domingo, J. (eds.) (2007). Prácticas eficaces de enseñanza. Madrid: PPC, Editorial y Distribuidora, S. A.
Brubacher, J. W., Case, Ch. W., & Reagan, T.G. (2000). Cómo ser un docente reflexivo. La construcción de una cultura de la indagación en las escuelas. Barcelona: Gedisa.
Dahlberg, G., Moss, P., & Pence, A, (2005). Más allá de la calidad en educación infantil. Barcelona: Graó.
David, M., & Appell, G. (2010). Lóczy, una insólita atención personal. Barcelona: Octaedro
Gimeno, J. (1988). El currículo: una reflexión sobre la práctica. Madrid: Morata.
Gimeno, J. , & Pérez, A. (1992). Comprender y transformar la enseñanza. Madrid: Morata.
Marqués, P. (2006). Nuevos entornos, nuevos modelos didácticos. Cuadernos Pedagogía, 363, 80-89.
Requena, M.D., & Sainz De Vicuña, P. (2010). Didáctica de la Educación Infantil. Madrid: Editex.
Rodríguez, G., Gil, J., & García, E. (1996). Metodología de la investigación cualitativa. Barcelona: Aljibe.
Zabalza, M.A. (2004). Diarios de clase. Un instrumento de investigación y desarrollo profesional. Madrid: Ed. Narcea.

Aldizkariak

Aula de Infantil. Graó Educación. Barcelona. [Aldizkari elektronikoa] http://aulainfantil.grao.com/
Aula de Innovación Educativa. Graó Educación. Barcelona. [Aldizkari elektronikoa] http://aula.grao.com/
Cuadernos de Pedagogía. Editorial Fontalba. Barcelona. [Aldizkari elektronikoa] http://www.cuadernosdepedagogia.com/Content/Inicio.aspx
Educar. Universitat Autónoma de Barcelona. Barcelona. [Aldizkari elektronikoa] http://educar.uab.cat/
Hik hasi. Lasarte-Oria: Xangorin. [Aldizkari elektronikoa] http://www.hikhasi.com/
Infancia. Educar de 0 a 6 años. Revista de la Asociación de Maestros Rosa Sensat. [Aldizkari elektronikoa] http://www2.rosasensat.org/revistes/in-fan-cia
Revista de Educación. MEC. Madrid. [Aldizkari elektronikoa] http://www.mecd.gob.es/revista-de-educacion
Revista electrónica interuniversitaria de formación del profesorado. [Aldizkari elektronikoa] http://www.aufop.com/aufop/home
Revista Española de Pedagogía. (CSIC) Madrid. [Aldizkari elektronikoa] http://revistadepedagogia.org/
Tantak: Euskal Herriko Unibertsitateko Aldizkaria. UPV/EHUko Publicaciones periódicas. [Aldizkari elektronikoa] http://www.ehu.es/ojs/index.php/Tantak/indexAtal hau erabat berritu daiteke.

5., 6. eta salbuespenezko deialdien epaimahaiaToggle Navigation

  • ARGUIÑANO MADRAZO, ANDONI
  • BASASORO ZIGANDA, MAITANE
  • FERNANDEZ LASARTE, OIHANE
  • ARGUIÑANO MADRAZO, ANDONI
  • BASASORO ZIGANDA, MAITANE
  • FERNANDEZ LASARTE, OIHANE

TaldeakToggle Navigation

01 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala

Azterketa

  • Maiatz : 2021-05-28 14:00
  • Ekain : 2021-06-29 14:00

46 Teoriakoa (Euskara - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
16-30

14:30-16:00

17:00-18:00

Irakasleak

Azterketa

  • Maiatz : 2021-05-28 14:00
  • Ekain : 2021-06-29 14:00

Ikasgela(k)

  • eAULA 2-2 - IRAKASLEEN U. E.
  • eAULA 2-2 - IRAKASLEEN U. E.

46 Gelako p.-1 (Euskara - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
16-30

16:30-18:00

Irakasleak

Azterketa

  • Maiatz : 2021-05-28 14:00
  • Ekain : 2021-06-29 14:00

Ikasgela(k)

  • eAULA 2-2 - IRAKASLEEN U. E.

47 Teoriakoa (Euskara - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
16-30

17:00-18:00

14:30-16:00

Irakasleak

Azterketa

  • Maiatz : 2021-05-28 14:00
  • Ekain : 2021-06-29 14:00

Ikasgela(k)

  • eAULA 2-3 - IRAKASLEEN U. E.
  • eAULA 2-3 - IRAKASLEEN U. E.

47 Gelako p.-1 (Euskara - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
16-30

17:30-19:00

Irakasleak

Azterketa

  • Maiatz : 2021-05-28 14:00
  • Ekain : 2021-06-29 14:00

Ikasgela(k)

  • eAULA 2-3 - IRAKASLEEN U. E.