Presentación

Aurkezpena

Irudia
<div style="margin-bottom:15px">Departamento de Electricidad y Electrónica</div>

Zientzia eta Teknologia Fakultateko Elektrizitatea eta Elektronika saila 60 pertsona baino gehiagok osatzen dute, IIP iraunkorra, ikertzaile kontratatuak eta administrazio eta zerbitzuetako pertsonala barne. Saileko irakasleak hurrengo lau jakintza arloetan banatzen dira: Fisika Aplikatua, Elektronika, Sistemen Ingeniaritza eta Automatika, eta Lengoaia eta Sistema Informatikoak.


Sailak Ingeniaritza Elektronikoa eta Fisika Graduetako eta Material Berriak eta Ingeniaritza Fisikoa Masterretako irakaskuntzan parte hartzen du nagusiki. Horrez gain, Saileko irakasleek Fakultateko beste zenbait gradutako (Matematika, Ingeniaritza Kimikoa, Geologia...) eta Master ofizialetako (Matematika, …) irakaskuntzan parte hartzen dute.