Definizioa eta helburua

Definizioa eta helburua

Definizioa

Dental Engineering – Hortz Ingeniaritza (DEHI), ordenagailuz lagundutako diseinuaren eremuko eta honekin erlazionaturiko alderantzizko ingeniaritza, diseinu generatiboa, fabrikazio aditiboa eta errealitate areagotua bezalako eremuetan ikerketa egiten duen Euskal Herriko Unibertsitateko (UPV/EHU) Adierazpen Grafikoa eta Ingeniaritzako proiektuak saileko ikerketa taldea da.

Ikerketa talde honen ikerketa jarduera, bere izenak adierazi bezala, ingeniaritza eta odontologia arloetara dago zuzenduta. Horrela bada, ikerketa talde honen jarduera, ZTBP EUSKADI 2020 planaren ikerketa- eta berrikuntza-politikarekin zein plan honen printzipio nagusienetako bat den RIS3 Euskadi txostenean zehaztutako fabrikazio aurreratua eta biozientziak/osasuna lehentasun estrategikoekin dago lerrokatuta.

Irudia

Helburua

Ikerketa talde honen helburua ordenagailuz lagundutako diseinuaren eremuan eta honekin erlazionaturiko alderantzizko ingeniaritza, diseinu generatiboa, fabrikazio aditiboa eta errealitate areagotua bezalako eremuetan ikerketa egitea da, eremu hauetan eginiko azken aurrerapenak ingeniaritza eta odontologia arloetan ezartzeko.