Eduki publikatzailea

Jardunaldia

V Ekonomia, Enpresa eta Genero Jardunaldiak: Emakumezkoak digitalizazioaren aroan

Noiz eta non

2021/03/11, 11:30

Deskribapena

Jardunaldi hauen bidez enpresa, ekonomia eta zuzenbide arloetan genero ikuspegia barneratzea bultzatu nahi da, bere garrantziaren eta egokitasunaren kontzientzia sustatuz, eta arlo honetan praktika onen eredu eta adibideak aurkeztuz. Aldi berean, unibertsitatean gai honen inguruko hausnarketa ere bultzatu nahi da, bereziki enpresaren eta honen kudeaketaren inguruko irakaskuntza eta ikerketari dagokionez.

Aurtengo edizioan, jardunaldiek egunerokotasun handiko gaia landuko dute, COVID-19 pandemia dela eta guztion egunerokotasunean oraindik ere eragin handiagoa hartu duena: digitalizazioa eta honek generoaren ikuspegitik dituen efektuak, eten digitalari, telelanari… dagokionez. Horretarako esparru ezberdinetako adituek parte hartuko dute, ikuspegi akademikoa eta praktikoa barneratuz, legearen, enpresaren eta ekonomiaren ikuspuntutik, eta ondoren solasaldi ireki bat izanda.