XSLaren edukia

Zuzenbide Zibila III

Ikastegia
Zuzenbide Fakultatea. Bizkaiko Atala
Titulazioa
Zuzenbideko Gradua
Ikasturtea
2023/24
Maila
3
Kreditu kopurua
9
Hizkuntzak
Gaztelania
Euskara

IrakaskuntzaToggle Navigation

Orduen banaketa irakaskuntza motaren arabera
Irakaskuntza motaIkasgelako eskola-orduakIkaslearen ikasgelaz kanpoko jardueren orduak
Magistrala6394.5
Gelako p.2740.5

Irakaskuntza-gidaToggle Navigation

HelburuakToggle Navigation

1.- Obligazioa zein kontratua ondarezko zuzenbidean eta, orokorrean, ordenamendu pribatuan kokatu ahal izateko, ezinbestekoa izango da: batetik, partikularren arteko ondasun eta zerbitzuen trukaketarako eta lankidetzarako obligaziozko erlazio juridikoak historikoki zein gaur egun izan duen garrantzia ulertzea. Bestetik, ondasunen jabetza berenganatu aurretik eta ondoren ematen diren egoeren garrantzia neurtzen jakitea.



2.- Kreditu eskubidearen edukia eta muina egoki ezagutzea, obligazioen betetzean sor daitezkeen arazo juridikoei irtenbidea aurkitzeko eta, kreditu eskubidearen urraketa ematen den kasuetan, hartzekodunen interesentzat onuragarriena den erantzuna eman ahal izateko.



3.- Obligaziozko erlazio juridikoen eremutik kanpo sortzen diren kalteak medeatzeko obligazioen muina eta norainokoa ezagutzea, kalteen ordainetan eman daitekezkeen atzerapenei edo eragozpenei irtenbide egokia emateko.



4.- Borondatezko autonomia bideratzeko tresna diren negozio juridiko tipiko eta atipikoak aztertu, arlo honetan partikularrek dituzten eskaerei aholkularitza sendoa eskaini ahal izateko.



5.- Kreditu eskubideen eremuan sortzen diren ondarezko arazo juridikoei aurre egiteko dauden baliabide juridiko ezberdinak (arauak, jurisprudentzia eta doktrina) trebetasunez eta zuzenki erabiltzea.

Irakasgai-zerrendaToggle Navigation

Lehenengo Zatia: Obligazioen teoria orokorra.

1 GAIA: Kontzeptua, egitura eta iturriak.

2GAIA: Obligaziozko erlazio juridikoaren subjektuak.

3 GAIA: Obligazioako erlazio juridikoaren objektua.

4 GAIA: Elkarrekiko obligazioak.

5 GAIA: Obligaziozko erlazio juridikoaren inguruabarrak.

6 GAIA: Ordainketa eta betetzearen subrogatuak.

7 GAIA: Ez betetzea eta erantzunkizuna.

8 GAIA: Kredituaren babesa.

9 GAIA: Obligazioaren aldaketa eta iraungitzea.



Bigarren Zatia: Kontratuz kanpoko erantzunkizuna.

10 GAIA: Kontratuz kanpoko erantzunkizuna.

Hirugarren zatia: Kontratuzko teoria orokorra.

11 GAIA: Autonomia pribatua eta kontratua.

12 GAIA: Kontratuaren efikazia eta efikazia gabea.

Laugarren Zatia: Kontratuak.

13 GAIA: Salerosketa eta permuta.

14 GAIA: Dohaintza.

15 GAIA: Mailegua eta Leasing.

16 GAIA: Gauzen errentamendua.

17 GAIA: Zerbitzuen errentamendua, gestioa eta gordailua.

18 GAIA: Obra kontratua, Garraio kontratua eta Egileen eskubideak ustiatzeko kontratuak.

19 GAIA: Sozietate zibila eta ausazko kontratuak.

20 GAIA: Fidantza eta beste berme batzuk.

21 GAIA: Arbitraia eta transakzioa.

MetodologiaToggle Navigation

METODOLOGIA:



Zuzenbide zibila III irakasgaia ikasteko metodoan biltzen dira klase teorikoak hartzea eta kasu praktikoak egitea. Kasuen bidez, errealitateko arazoak ikusi eta aztertzen dira, konponbide desberdinak topatu eta horietatik bat aukeratu beharra izanik, konponbidearen argudioak emanez noski. Kasua aztertzeko, beharrezkoa da iturri juridikoak bilatzea eta kontsultatzea, horiek gero analizatu, sistematizatu eta, behar izanez gero, jendaurrean azaltzeko. Klasearen barruan, emandako azalpen teorikoen eta kasu praktikoen konponbideen gaineko eztabaidak sustatuko dira.



FORMAKUNTZARAKO JARDUERAK:



1.- Klaseen bidez ikasi beharreko gaiekin lotutako kontzeptuak eta prozedurak gelan aurkeztea.

2.- Arauak eta jurisprudentzia bilatzea eta kontsultatzea teknologia berriak erabiliz.

3.- Proposaturiko materialak bakoitzak irakurtzea.

4.- Praktikak (ariketak, kasuak eta arazoak) prestatzeko lana, banaka eta taldeka.

5.- Aurkezpenak eta eztabaidak.

6.- Banakako ikasketa, frogak eta azterketa (ahoz edo idatziz).



IKASITAKOAREN EMAITZAK:



1.- Garrantzia juridikoa duten egitatezko suposamenduak bereiztea.

2.- Kasuan aplikatu beharreko arau juridikoak aukeratzea, ulertzea eta erabiltzea.

3.- Gaiari buruzko jurisprudentzia garrantzitsuena topatzea.

4.- Gaiari dagozkion kontzeptu juridikoak jakitea eta erabiltzea.

5.- Aukera ezberdinak atzematea, argudioak osatzea eta kasurako egokien den konponbidea aukeratzea.

6.- Azalpenak, ahoz nahiz idatziz, modu ordenatuan eta garbia ematea, terminologia juridikoaren erabileran trebezia erakutsiz.

7.- Klasean proposatzen diren jardueretan parte hartzea.



Ebaluazio-sistemakToggle Navigation

Ikastaroaren emaitzak neurtzeko, ebaluazio-sistema honela banatuko da:

-notaren %30a eskola praktikoetan eskuratutako konpetentziei dagokie

-notaren %70a idatzizko azterketa bidez (galderak garatzekoa edota test modukoa).

Irakasgaia gainditzeko bi zatiak aparte gainditu behar izatea ez da beharrezkoa izango.

Eskola praktikoen ebaluazioa ikasturtean zehar egingo da; hala ere, ikasleek beti izango dute eskubidea eskola praktikoetan eskuratutako konpetentzien ebaluazioa amaierako proba baten bidez egiteko, eskola praktikoetak parte hartu badute zein ez. Irakasleak, eskola praktikoak hastean, jakinaraziko du, bi sistemak erabili dituzten ikasleen kasuan, irakasgaiko azken nota nola kalkukatuko den: azken probako nota bakarrik zenbatuta edo bi notetatik hoberena hartuta.



Ebaluaketa egiteko modu alternatinoa, baldin eta presentzialtasunik gabe edo hurrenera ematen bada irakasgaia:

1. Ezagutza teorikoei dagokienez (azken notaren % 70), eGela plataformaren bidez online izango da, hala test edo entsegu moduko Galdetegia osatuz, nola ahozko azterketa eginez Blackboard Collaborate sistema erabiliz.

2. Ezagutza praktikoei dagokienez (azken notaren % 30), ebaluaketa eGela plataformaren bidez online izango da ere, kasu bakoitzean zehaztuko diren tresnak erabiliz (galdetekia, lanak, entseguak eta abar).

Nahitaez erabili beharreko materialaToggle Navigation

-Kode zibila eta bestelako araua osagarriak

BibliografiaToggle Navigation

Oinarrizko bibliografia

(EUSKARAZ) KARRERA EGIALDE, Obligazio-zuzenbidea, Amazon.



- ALBALADEJO, Derecho Civil II, vols. 1 y 2, Bartzelona, edizio eguneratua.

- BERCOVITZ RODRÍGUEZ-CANO, Manual de Derecho Civil: Obligaciones, y Manual de Derecho Civil: contratos, Madril, edizio eguneratua.

- DE PABLO CONTRERAS, MARTÍNEZ DE AGUIRRE, PÉREZ ÁLVAREZ, PARRA LUCÁN, Curso de Derecho Civil II: Derecho de obligaciones, Madril, edizio eguneratua.

- DÍEZ-PICAZO y GULLÓN, Sistema de Derecho Civil, vol. II, Madril, edizio eguneratua

- LACRUZ BERDEJO y otros, Elementos de Derecho Civil II, vols. 1 y 2, Madril, edizio eguneratua.

- PUIG I FERRIOL, GETE-ALONSO Y CALERA, GIL RODRÍGUEZ y HUALDE SÁNCHEZ, Manual de Derecho Civil. II: Derecho de obligaciones. Responsabilidad civil. Teoría general del contrato, Madril, edizio eguneratua

Gehiago sakontzeko bibliografia

- ALBALADEJO y DÍAZ-ALABART (directores), Comentarios al Código Civil y Compilaciones Forales, Madrid, EDERSA,diversos tomos, volúmenes y ediciones.
- BERCOVITZ RODRÍGUEZ-CANO (coordinador), Comentarios al Código Civil, Pamplona, THOMSON/ARANZADI.
- BERCOVITZ RODRÍGUEZ-CANO (director), Tratado de contratos, Valencia.
- CASTÁN TOBEÑAS, Derecho civil español común y foral, Madrid, diversos tomos, volúmenes y ediciones.
- DÍEZ-PICAZO, PAZ-ARES, BERCOVITZ RODRÍGUEZ-CANO y SALVADOR CODERCH (directores), Comentario del
Código Civil, Madrid, Ministerio de Justicia, 2ª ed., 1993, dos tomos.
- PASQUAU LIAÑO (coordinador), Jurisprudencia civil comentada, Granada, 2ª ed., 2009, tres tomos.
- RAMS ALBESA (coordinador), Comentarios al Código civil, Barcelona, diversos tomos y volúmenes.

Aldizkariak

-Actualidad Civil
-Actualidad Jurídica Aranzadi
-Anales de la Academia Matritense del Notariado
-Anuario de Derecho Civil
-Anuario de Derecho Concursal
-Aranzadi Civil
-Cuadernos Cívitas de Jurisprudencia Civil
-Derecho Privado y Constitución
-InDret (Revista para el Análisis del Derecho)
-La Ley
-La Notaría
-Revista Crítica de Derecho Inmobiliario
-Revista de Derecho Concursal y Paraconcursal
-Revista de Derecho Patrimonial
-Revista de Derecho Privado
-Revista General de Legislación y Jurisprudencia
-Revista Jurídica del Notariado
-Revista Jurídica de Cataluña
-Revista Jurídica de Navarra

5., 6. eta salbuespenezko deialdien epaimahaiaToggle Navigation

  • ASUA GONZALEZ, CLARA ISABEL
  • CARDENAL CARRO, RAFAEL
  • IMAZ ZUBIAUR, LEIRE

TaldeakToggle Navigation

01 Teoriakoa (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-6

10:30-13:30

7-12

13:30-14:30

7-15

11:30-12:30

16-21

09:30-10:30

11:30-13:30

22-24

09:30-10:30

22-30

10:30-11:30

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • AULA 2.4 - .
  • AULA 2.4 - .
  • AULA 2.4 - .
  • AULA 2.4 - .
  • AULA 2.4 - .
  • AULA 2.4 - .
  • AULA 2.4 - .

01 Gelako p.-1 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
7-13

13:30-14:30

7-14

12:30-13:30

25-30

08:30-10:30

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • AULA 2.4 - .
  • AULA 2.4 - .
  • AULA 2.4 - .

01 Gelako p.-2 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
7-13

09:30-10:30

7-14

10:30-11:30

25-30

08:30-10:30

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • AULA 2.4 - .
  • AULA 2.4 - .
  • AULA 2.4 - .

31 Teoriakoa (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-6

10:30-12:30

4-6

09:30-10:30

7-15

11:30-13:30

16-21

11:30-13:30

22-30

12:30-14:30

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • AULA 2.7 - .
  • AULA 2.7 - .
  • AULA 2.7 - .
  • AULA 2.7 - .
  • AULA 2.7 - .

31 Gelako p.-1 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
7-13

10:30-11:30

7-14

09:30-10:30

22-27

10:30-12:30

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • AULA 2.7 - .
  • AULA 2.7 - .
  • AULA 2.7 - .