XSLaren edukia

Merkataritza Zuzenbidea II

Ikastegia
Zuzenbide Fakultatea. Bizkaiko Atala
Titulazioa
Zuzenbideko Gradua
Ikasturtea
2023/24
Maila
4
Kreditu kopurua
9
Hizkuntzak
Gaztelania
Euskara

IrakaskuntzaToggle Navigation

Orduen banaketa irakaskuntza motaren arabera
Irakaskuntza motaIkasgelako eskola-orduakIkaslearen ikasgelaz kanpoko jardueren orduak
Magistrala6394.5
Gelako p.2740.5

Irakaskuntza-gidaToggle Navigation

HelburuakToggle Navigation

A. Irakasgaiaren gaitasun espezifikoak:



1ª. Enpresariaren figura ezagutzea eta ulertzea, bereziki krisi ekonomiko egoeren aurrean, ikaste prozesuaren kudeaketa egokiarekin, arlo honetan arazo juridikoei irtenbidea aurkitzearren eta irtenbide horiek modu eraginkorrean komunikatzearren.

2ª. Balore-tituluen gaian eskuratutako ezagutzak ulertzea eta aplikatzea, behar bezalako argudiaketa eta arrazoiketa kritiko batekin, sinesgarriak direnak eta Zuzenbidearekin bat datozen erabakiak hartzera bideratzen dutenak.

3ª. Merkataritzako kontratuen inguruan, ezagutzak, metodoak eta teoriak behar bezala erabiltzea, ezagutzea eta aplikatzea, supostu desberdinak behar bezala konpontzeko eta irtenbide horiek modu eraginkorrean komunikatzeko helburuarekin.

4ª. Konkurtso Zuzenbidea ezagutzea eta ulertzea, enpresariaren krisi ekonomiko kasuetan zorduna eta hartzekodunen arteko gatazka juridikoei irtenbidea aurkitzearren, argudiaketa eta arrazoiketa kritikoaren bitartez.



B. Zuzenbidean Graduko gaitasun orokorrak irakasgaiari dagokionez:

1ª. Zuzenbide Publikoaren eta Pribatuaren oinarriak edukitzea eta ulertzea, ikaslea, bere eremu profesionalean sortzen diren arazo juridikoei irtenbidea emateko gai izan behar delarik, lidergo eta ekintzailetza espirituarekin.

2ª. Gradu ikasketetan eskuratutako ezagutzak eta teknikak behar bezala aplikatzea, arazo juridikoei irtenbidea aurkitzearren, era kreatibo batean erabakiak hartuz, eta anitz egoerei aurre eginez, antolatzeko gaitasun nahikoarekin, taldeko lanarekin eta plangintzarekin.

3ª. Arau-aldaketei eta egoera berriei etengabe moldatzea, behar-beharrezko konpromiso etiko eta sentsibilitate sozial eta ekonomikoarekin, orokorrean, kalitate eta berrikuntza aspektuak gailenduz, bereziki, TIC-en arloan.

4ª. Erlazio pertsonalak behar bezala kudeatzea, idatzizko eta ahozko komunikazioaren prozesuak menderatuz, ikaslea gai izan behar delarik informazioa helarazteko publiko espezializatu zein ez espezializatu bati, argudiaketa eta arrazoiketa kritikoa erabiliz.

5ª. Ikaskuntza prozesua kudeatzea modu jarrituan eta autonomo gisa, espezializazio eta birziklatze ondoko ikasketei arrakastarekin aurre egin ahal izateko.



C. Ikaskuntza-helburuak:

1. Konkurtso Zuzenbideari, Balore-tituluei eta Merkataritzako kontratuei dagozkien araudia eta jurisprudentzia, behar bezala aukeratzen, erabiltzen eta aplikatzen ditu.

2. Konkurtso Zuzenbidean, balore-tituluetan eta merkataritzako kontratuen eremuan sortzen diren arazo juridiko espezifikoak identifikatzen ditu.

3. Araudiaren interpretazio-aukera desberdinak zehazten ditu, eta kasu bakoitzean har daitezkeen posizio desberdinak babesteko argudio juridikoak zehazten ditu.

4. Merkataritzako kontratu desberdinetan alderdien betebeharrak eta eskubideak ulertzen ditu.

5. Merkataritzako kontratuen tipo desberdinak identifikatzen ditu.

6. Kanbio-letra ez ordaintzeak daramatzan ondorioak aplikatzen ditu.

7. Konkurtsoan masa aktiboa eta pasiboa zehazteko gai da, eta konkurtsoaren irtenbideak ere bai.

8. Taldean lan egiteko gai da, besteek aurkeztutako argudioak kontuan hartuz eta norberaren argudioekin bat eginez, argudiaketa osatuago bat eraikitzearren.

9. Merkataritzako kontratuen Zuzenbideari eta Konkurtso Zuzenbideari dagozkien kontzeptuak ezagutzen eta erabiltzen ditu.

10. Txosten juridiko bat idazteko gai da, behar bezalako argudioak eta hizkera erabiliz.

11. Ahozko azalpen argia, sintetikoa eta ordenatu bat egiteko gai da.

Irakasgai-zerrendaToggle Navigation

A) MERKATARITZAKO KONTRATUAK

1. Merkataritzako Betebeharrak.

2. Merkataritzako kontratua orokorrean

3. Merkataritzako Salerosketa kontratua eta antzeko kontratuak

4. Baloreen merkatua eta burtsa-kontratazioa

5. Lankidetza kontratuak (1)

6. Lankidetza kontratuak (2)

7. Enpresagatiko obra-kontratua

8. Gordailu, mailegu eta kontu-korronte kontratuak

9. Kreditu-erakundeak eta banku-kontratazioa

10. Banku-kontratuak

11. Garraio-kontratua (1)

12. Garraio-kontratua (2)

13. Aseguru-kontratua (1)

14. Aseguru-kontratua (2)

15. Aseguru-kontratua (3)

16. Berme-kontratuak



B) BALORE-TITULUAK

17. Balore-tituluen Teoria orokorra (1). Kontzeptua eta ezaugarriak

18. Balore-tituluen Teoria orokorra (2). Motak

19. Kanbio-letra

20. Kanbio-letran igorpena eta forma

21. Kanbio-letraren onarpena

22. Kanbio-letraren zirkulazioa

23. Kanbio-letraren ordainketaren bermeak

24. Kanbio-letraren mugaeguna eta ordainketa

25. Kanbio-akzioak eta salbuespenak

26. Txekea eta Zor-agiria

27. Kontuango idazpenen bitartez adierazten diren baloreak



C) KONKURTSO ZUZENBIDEA

28. Konkurtso-legedia

29. Konkurtso adierazpena

30. Konkurtso adierazpenaren efektuak

31. Konkurtsoaren masak

32. Konkurtsoaren irtenbideak

MetodologiaToggle Navigation

Merkataritzako Zuzenbidea II irakasgaiaren metodología hurrengo bi modalitateen inguruan ezartzen da: eskola-magistralak eta gela-praktikak.



Eskola-magistraletan, irakasleek, programaren eduki teorikoetara hurbilduko dute ikaslea. Konkurtso Zuzenbidearen, balore-tituluen eta merkataritzako kontratuen puntu juridiko nagusien azalpen teoriko bat egingo da, ikaslearengandik jarrera zuhurra eta kritiko bat suspertuz.



Gela-praktikoetan, irakasleak planteatuko ditu eta ikasleak erabakiko ditu (modu indibidualean zein taldean) kasu praktiko desberdin, eskola-magistraletan azaldutako edukien alde praktikoa erakutsiz. Era berean, eskola praktikoetan bestelako jarduerak burutuko dira, modu indibidualean zein taldean: jurisprudentziaren analisia, testu juridikoen irakurketa eta iruzkina, txosten-aurkezpena eta abar.

Ebaluazio-sistemakToggle Navigation

ORIENTAZIOA:



- Irakasgaiko nota finalaren %30a ebaluazio jarraituaren arabera ezartzen da. Irakasleak planteaturiko jarduera (ariketak, kasu praktikoak, eta abar) praktikoetan parte hartzeak eta erantzuteak, aldeko feedback edukiz, 3 puntuko gehiengo balorazioa eduki dezake. Ebaluazio jarraitua ez da gainditu behar. Lortutako kalifikazio hori azterketan lortutakoari gehitzen zaio.

- Irakasgaiko nota finalaren %70a azterketaren arabera ezartzen da. Azterketa idatzizkoa izango da, TEST tipokoa izan daitekeelarik, irakasleak horrela erabakiz gero. Azterketan ez da gutxiengo portzentai bat gainditu behar ebaluazio jarraituko nota gehitu ahal izateko.



UKO EGITEA:



Ikasleen Ebaluaziorako Arautegiaren 8.3 artikuluari jarraiki ikasleak etengabeko ebaluazioari uko egiten diola jasotzen duen idatzi bat aurkeztu beharko dio irakasgaiaren ardura duen irakasleari eta horretarako, bederatzi asteko epea izango du lauhilekoa hasita.



Azken ebaluazioak honako proba jasoko du, nota finalaren %100a dagokiolarik:



Azterketa idatzia teorikoa (TEST tipokoa izan daitekeelarik), teoriko-praktikoa izateko aukerarekin. Azken kasu honetan, alderdi teorikoak nota finalaren %70a balioko du, eta alderdi praktikoak %30a balioko du. Alderdi teorikoan ez da gutxiengo portzentai bat gainditu behar alderdi praktikoko nota gehitu ahal izateko.



Azken ebaluazioaren kasuan, ebaluaketa egun ofizialean egin beharreko probara ez aurkezte hutsak ekarriko du automatikoki deialdiari uko egitea.



Nahitaez erabili beharreko materialaToggle Navigation

Indarrean dagoen legeria.
Oinarrizko bibliografian jasotako Eskulibururen bat.
eGelara igotako materiala.

BibliografiaToggle Navigation

Oinarrizko bibliografia

Honako obra hauen azken argitalpena::



BROSETA, M. y MARTÍNEZ SANZ, F., Manual de Derecho Mercantil, Vol. II, Tecnos.



JIMÉNEZ SÁNCHEZ, G. y DÍAZ MORENO, A. (Coordinadores): Derecho Mercantil, Vol. 5º y siguientes, Marcial Pons.



LEIÑENA MENDIZÁBAL, E. y MARTÍN OSANTE, J.M. (Coordinadores), Lecciones de Derecho de contratos mercantiles, Servicio Editorial de la Universidad del País Vasco.



MENÉNDEZ, A. y ROJO, A. (Dirs.), Lecciones de Derecho Mercantil, Vol. II, Civitas-Thomson Reuters.



VICENT CHULIÁ, F., Introducción al Derecho Mercantil, Vol. II y III, Tirant Lo Blanch.

Gehiago sakontzeko bibliografia

Merkataritzako kontratuak:
AAVV., Estudios en Homenaje al Prof. Aurelio Menéndez, T. III: Contratos mercantiles, Derecho concursal y Derecho de la navegación, Madrid, 1996.
BERCOVITZ RODRÍGUEZ-CANO, A. y CALZADA CONDE, M.A., Contratos mercantiles, T. I y II, 6ª ed., Cizur Menor, 2017.
BERCOVITZ RODRÍGUEZ-CANO, R., (Dir.), Tratado de contratos, 5 vol., 3ª. ed., Valencia, 2020.
DE LA CUESTA RUTE, J.M. (Dir.) y VALPUESTA, E. (Coord.), Contratos mercantiles, 2ª. ed., Barcelona, 2009.

Baloreen tituluak:
EIZAGUIRRE, J.M., Derecho de los títulos-valores, Madrid, 2003.
GARCÍA-PITA y LASTRES, J.L., Derecho de los títulos valores: Parte general, Santiago de Compostela, 2007.
RECALDE CASTELLS, A., "Título valor", voz en Enciclopedia Jurídica Básica Civitas, IV, Madrid, 1994, pp. 6576 y ss.
ZURIMENDI, A., Los fundamentos civiles del Derecho cambiario, Granada, 2004.

Konkurtso-zuzenbidea:
PULGAR EZQUERRA, J., ALONSO UREBA, A., ALONSO LEDESMA, C., ALCOVER GARAU, G., (Dirs.), Comentarios a
la legislación concursal. (Ley 22/2003 y 8/2003 para la Reforma Concursal), T. I y II, Madrid, 2004.
BERCOVITZ RODRÍGUEZ-CANO, R. (Coord.), Comentarios a la Ley concursal, Vol. I y II, Madrid, 2004.
ROJO, A. y BELTRÁN, E. (Dirs.), Comentario de la Ley concursal, T. I y II, Madrid, 2004.
PULGAR EZQUERRA, J. (Dir.), Comentario a la Ley Concursal. Texto Refundido de la Ley Concursal, 2ª. ed., T. I y II, Madrid, 2020.
PEINADO GRACIA, J.I. y SANJUÁN Y MUÑOZ, E. (Dirs.),Comentarios al articulado del Texto Refundido de la Ley Concursal, 4 Tomos, Madrid, 2020.
VEIGA COPO, A.B. (Dir), Comentario al Texto Refundido de la Ley Concursal, T. I y II, Cizur Menor, 2021.

Aldizkariak

- Actas de Derecho Industrial y Derecho de autor.
- Actualidad Jurídica Aranzadi.
- Anuario de Derecho Concursal.
- Anuario de Derecho Marítimo.
- Anuario de la Dirección General de los Registros y del Notariado.
- Aranzadi Doctrinal.
- Cuadernos de Derecho y Comercio.
- Derecho de los Negocios.
- La Ley: Revista Jurídica Española de Doctrina.
- Revista de Contratación Electrónica.
- Revista de Derecho Bancario y Bursátil.
- Revista de Derecho Concursal y Paraconcursal.
- Revista de Derecho del Mercado de Valores.
- Revista de Derecho del Transporte Terrestre, Marítimo, Aéreo y Multimodal.
- Revista de Derecho de la Competencia y la Distribución.
- Revista de Derecho de Sociedades.
- Revista de Derecho Mercantil.
- Revista de Derecho Patrimonial.
- Revista Española de Seguros.

5., 6. eta salbuespenezko deialdien epaimahaiaToggle Navigation

  • IRACULIS ARREGUI, NEREA
  • MARTIN OSANTE, JOSE MANUEL
  • VILLAFAÑEZ PEREZ, ITZIAR

TaldeakToggle Navigation

01 Teoriakoa (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-6

10:30-13:30

10:30-12:30

7-15

10:30-12:30

11:30-12:30

13-15

09:30-10:30

10:30-11:30

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • AULA 2.6 - .
  • AULA 2.6 - .
  • AULA 2.6 - .
  • AULA 2.6 - .
  • AULA 2.6 - .
  • AULA 2.6 - .

01 Gelako p.-1 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-6

08:30-10:30

7-12

09:30-10:30

7-15

08:30-09:30

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • AULA 2.6 - .
  • AULA 2.6 - .
  • AULA 2.6 - .

01 Gelako p.-2 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-6

08:30-10:30

7-12

10:30-11:30

7-15

09:30-10:30

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • AULA 2.6 - .
  • AULA 2.6 - .
  • AULA 2.6 - .

31 Teoriakoa (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-6

08:30-10:30

08:30-11:30

7-12

09:30-10:30

7-15

10:30-11:30

08:30-10:30

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • AULA 2.5 - .
  • AULA 2.5 - .
  • AULA 2.5 - .
  • AULA 2.5 - .
  • AULA 2.5 - .

31 Gelako p.-1 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-6

10:30-12:30

7-12

12:30-13:30

7-15

11:30-12:30

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • AULA 2.5 - .
  • AULA 2.5 - .
  • AULA 2.5 - .