XSLaren edukia

Zuzenbide Prozesala I

Ikastegia
Zuzenbide Fakultatea
Titulazioa
Kriminologiako Gradua
Ikasturtea
2018/19
Maila
2
Kreditu kopurua
6
Hizkuntzak
Gaztelania
Euskara

IrakaskuntzaToggle Navigation

Orduen banaketa irakaskuntza motaren arabera
Irakaskuntza motaIkasgelako eskola-orduakIkaslearen ikasgelaz kanpoko jardueren orduak
Magistrala4263
Gelako p.1827

Irakaskuntza-gidaToggle Navigation

HelburuakToggle Navigation

II MODULUKO ESKUDUNTZA OROKORRAK:



1) Egunero eman daitezkeen arazo juridikoak ebazteko Zigor Zuzenbidearen teoria orokorra eta berezia egokiro integratzea.



2) Nazioarteko erakundeak aztertzea eta ulertzea, bere iturri juridikoak erabiltzea eta konstituzio eskubide eta askatasunak identifikatzea, bakea barne, eta baita berauek bermatzeko organoak ere, eremu hauetan gatazka juridikoak neurtzeko eta ebazteko.



3) Finatziazio publikoaren eta aurrekontu Zuzenbidearen xedea ulertzea, eremu honetan eman daitezkeen gatazka juridikoak ebazteko.



4) Dagokion Herri-Administrazioaren araudia ezagutzea eta ulertzea eman daitezkeen arazoak ebazteko.



5) Epaile antolaketa, prozesua eta bere printzipio nagusiak ezagutzea eta ulertzea.

6) Arlo juridiko bakoitzari dagokion araudia aplikatzen jakitea.



7) Egoera berriei moldatzea eta planteatutako kasuari egokien suertatzen zaion konponbidea aukeratzea, espiritu eratzailearekin.



8) Oinarrizko informatikaren ezagutza, informazio tresna nagusien erabilpena eta TIK-en erabilpen egokia.



9) Kontzeptu juridikoen azterketa kritikorako, berauek harremanetan jartzeko eta integratzeko gaitasuna.

10) Oinarrizko eskubideen errespetua, gizon eta emakumeen berdintasunaren errespetua, desberdinarekiko tolerantzia eta bake-kulturaren sustapena.



11) Ama hizkuntzan ahozko eta idatzizko komunikazioa.



12) Analisi, sintesi eta aurkezpen gaitasuna.



13) Norberaren ikaskuntza prozesua kudeatzea, formazio integral bat eta balio demokratikoak errespetatzen dituena lortzeko, ondorengo espezializazio edo errezikleta ikasketei arrakastaz aurre egin ahal izateko.



IRAKASGAIAREN ESKUDUNTZA ZEHATZAK:



1) Analisi eta laburpen gaitasuna.



2) Arrazonamendu kritikoa.



3) Espainiar sistema judizialaren, oinarrizko eskubide prozesalen eta prozesu zibil eta penalaren ezagutza.



IKASKETA XEDEAK:



1) Espainiar sistema judizialaren printzipio eta oinarrien, jurisdikzio, akzio eta prozesuen funtsezko kontzeptuen eta egintza prozesalen teoria orokorraren ezagutza.



2) Praktika egokia posible egiten duten Jurisdikzio, akzio eta prozesuaren oinarrizko printzipioak aplikatzea.

Irakasgai-zerrendaToggle Navigation

1. gaia [Gatazkak eta gatazkak konpontzeko bideak].



I. Irakasgaira lehen hurbilketa: Hasierako adibidea. II. Pertsonen arteko interes subjetiboen gatazkak eta Zuzenbide materiala. III. Gatazka horiek konpontzeko moduak edo bideak. IV. Zuzenbide Jurisdikizonala edo Jurisdikzio Zuzenbidea (Zuzenbide Prozesala edo Prozesu Zuzenbidea) eta honen oinarrizko kontzeptuak. V. Irakasgaiaren eboluzio historikoa eta azken joerak. VI. Zuzenbide Jurisdikzionalaren edo Jurisdikzio Zuzenbidearen osoko egitura.





2. gaia [Jurisdikzio ahalmena eta haren printzipio politikoak].



I. Botereen banaketaren teoria eta haren ondoreak organoekiko.- II. “Boterea”,“Subiranotasuna”, “ahalmena”, eta “ahalmen jurisdikzionala” (edo jurisdikzio ahalmena) kontzeptuak. III. “Jurisdikzio”aren kontzeptua eta haren erlatibotasuna. IV. Jurisdikzio ahalmena eta haren egikaritze esparrua. V. Epai Boterearen esanahi konstituzionala: A) Jurisdikziodun organoa; B) Antolakuntza. VI. Justizia herritik eratortzea eta erregearen izenean administrazioa. VII. Ahalmen jurisdikzionalaren printzipio politikoak. VIII. Jurisdikzioaren batasun printzipioa. IX. Organo jurisdikzionalak: kontzeptua eta motak. X. Epai Botere bakarra eta Autonomia Erkidegoak. XI. Jurisdikzioaren eskusibitatearen printzipioa. XII. Legezko epaile edo legeak aurretiaz zehaztutako epailearen printzipioa.





3. gaia [Epaileak eta Magistratuak eta haien printzipio determinatzaileak: independentzia eta erantzukizuna].



I. Inpartzialtasuna. II. Independentzia eta legearen menpekotasuna. III. Mugiezintasuna. IV. Erantzukizuna. V. Estatu-epailearen ondare-erantzukizuna.





4. gaia [Funtzio Jurisdikzionala].



I. Funtzio jurisdikzionala: gaurko kontzepzioa. II. Uzia eta erresistentziaren kontzeptua. III. Zuzenbidearen egikaritze ezeztaezina.





5. gaia [Epai Boterearen (edo Botere Judizialaren) gobernua].



I. Sarrera. II. Epai Boterearen (edo Botere Judizialaren) Kontseilu Nagusia. III. Gobernu Salak. IV. Auzitegietako eta entzutegietako presidenteak. IV. Epaileak. V. Epaile Dekanoak eta epai batzarrak. VI. Auzitegien ikuskapena.





6. gaia [Epai antolaketa: organoak].



I. Epai antolaketaren irizpideak. II. Jurisdikzio organoak: A) Pertsona bakarreko organoak (Epaitegiak); B) Organo kolegiatuak edo kide anitzekoak (Auzitegiak). III. Epaitegien, salen eta atalen eraketa.





7. gaia [Epai antolaketa: pertsonala].



I. Pertsonal jurisdikzionala eta haren estatutu juridikoa. II. Pertsonal auxiliarra edo laguntzailea. III. Pertsonal lankidea edo kolaboratzailea.





8. gaia [Eskuduntza: kontzeptu orokorrak].



I. Eskuduntza: Kontzeptua. II. Jurisdikzioaren hedadura eta mugak. III. Eskuduntza generikoa edo ordenagatiko. IV. Atribuzio irizpideak. V. Negozioen banaketa. VI. Eskumenari buruzko gatazkak.





9. gaia [Akzio eskubidea: kontzeptua].



I. Sarrera. II. Epai bidezko babes eraginkorrerako oinarrizko eskubidea.





10. gaia [ Doako justizia].



I. Justiziara doako sarrera. II. Doako laguntza juridikoaren onura jasotzeko eskubidea. III. Prozedura izapidetzea. IV. Abokatu eta prokuradorearen ofiziozko izendatzea. V. Auzi nagusiaren esekipena.





11. gaia [Prozesua: izaera].



I. Prozesuaren izaera eta egitura. II. Prozesuaren ezaugarriak: instrumentala, artifiziala eta teknikoa. III. Prozesuaren izaera juridikoa. IV. Prozesua, prozedura eta epaiketa edo judizioa. IV. Prozesu motak: A) Materia substantiboaren arabera; B) Epaileek emandako babesaren arabera.





12. gaia [Prozesu orori komunak zaizkien printzipioak].



I. Sarrera. II. Posizio bitasuna. III. Kontradikzioa edo audientzia. IV. Alderdien berdintasuna.





13. gaia [Prozesu eta prozeduraren printzipioak].



I. Prozesuaren printzipioak: A) Oportunitate eta beharrezkotasunaren printzipioa; B) Printzipio dispositiboa eta ofizialitate printzipioa; C) Prozesuaren zuzendaritzaren ahalmen materialei buruzko printzipioak; D) Zuzendaritza ahalmen prozesalei buruzko printzipioak; E) Probaren balorazio sistemak. II. Prozeduraren printzipioak: A) Kontu orokorrak; B) Ahozkotasun printzipioa eta honetatik eratorritakoak; C) Idazte printzipioa eta honetatik eratorritakoak.





14. gaia [Egintza prozesalak: kontzeptua, betekizunak eta motak]



I. Egintza prozesalak: kontzeptua eta egintza eta egitate prozesalen arteko desberdintasuna. II. Egintza prozesalen betekizunak. III. Egintza prozesalen baliorik eta eraginkortasunik eza. IV. Alderdien egintzak. V. Ebazpen judizialak. VI. Idazkariaren ebazpenak. VII. Komunikazio egintzak.





15. gaia [ADR: kontzeptua, betekizunak eta motak]



I. ADR-ren sorrera: noiz, non eta zelan sortzen den. II. ADR-ren kontzeptua eta ezaugarriak. III. ADR eboluzioa: court-annexed ADR eta ODR. IV. ADR teknikak. V. ADR-ren kritikak eta etorkizuna.

MetodologiaToggle Navigation

Zuzenbide Prozesala I irakasgairako proposatzen den metodologiak eskola teorikoak eta kasu praktikoen ebazpena uztartzen ditu, Bolonia Planarekin bat.



Ikasgelan adieraziko den kronogramari jarraituz, unitate didaktiko guztietan ondorengo eskema jarraituko da:



1 )Ikasleak unitate didaktikoa aztertzea.



2) Irakasleak unitate didaktikoa azaltzea eta ikasleak izan ditzaketen zalantzen argipena.



3) Ikasleek materia osotoro ulertzen eta asimilatzen dutela bermatzen duten praktikak burutzea.

Ebaluazio-sistemakToggle Navigation

Ikasleak, Zuzenbide Prozesala I ikasgaiari dagokion kontratu-programa sinatuz gero, ondorengo bi ebaluazio sitemen artean aukera dezake: a) jarraitua eta b) azkena.



Aukeratutako ebaluazio sistemak ikaslea ikasturte osorako (ohiko deialdia eta ez-ohikoa) lotzen du. Hala ere, EHUren araudiarekin bat, ikasleak badu ebaluazio jarraitua baztertzeko eskubidea, beti ere, ohiko azterketa ofizialaren eguna baino lehen, horrela adierazten badio irakasle arduradunari.



Kontratu-programa hau sinatzen ez duten ikasleek azken ebaluazio aukeratzen dutela ulertuko da.



Nahitaez erabili beharreko materialaToggle Navigation

Zuzenbide Prozesala I irakasgaia ikasteko ondorengoen azken edizioak erabili behar dira:

1.- 1978ko spainiar Konstituzioa (EK).
2.- Antolakuntza Judiziala (1985eko EBLO edo BJLO).
3.- Bestelako legedi prozesal berezia, eskolan egokiro adieraziko dena.

BibliografiaToggle Navigation

Oinarrizko bibliografia

Gomendatutako eskuliburuak: MONTERO AROCA/GOMEZ COLOMER/MONTON REDONDO/BARONA VILAR, Derecho Jurisdiccional I, Parte General, 23. arg., Editorial Tirant lo Blanch, Valentzia 2015; ARMENTA DEU, Teresa, Lecciones de Derecho Procesal Civil. Proceso de Declaración, Proceso de Ejecución y Procesos Especiales, 8. arg., Marcial Pons, Madrid 2015; ASENCIO MELLADO, José Mª, Derecho Procesal Civil, 3. arg., Tirant lo Blanch, Valencia 2015; CORDÓN MORENO, Faustino (Coord.), Comentarios a la Ley de Enjuiciamiento Civil (Tomos I y II), 2. arg., Aranzadi, Navarra 2011; CORTES DOMÍNGUEZ, Valentín, MORENO CATENA, Víctor, Derecho Procesal Civil. Parte General, 8. arg., Tirant lo Blanch, Valencia 2015; CORTES DOMÍNGUEZ, Valentín, MORENO CATENA, Víctor, Derecho Procesal Civil. Parte Especial, 8. arg., Tirant lo Blanch, Valencia 2016; DE LA OLIVA SANTOS, Andrés, Derecho Procesal Civil. El proceso de declaración, 3. arg., Centro de Estudios Ramón Areces, Madrid 2004; GIMENO SENDRA, Vicente, Derecho Procesal Civil I. El proceso de declaración. Parte general, 4. arg., Colex, Madrid 2012; LORCA NAVARRETE, ANTONIO Mª, Constitución y proceso declarativo civil, Instituto Vasco de Derecho Procesal, Donostia 2012; NIEVA FENOLL, Jordi (dir.), BUJOSA VADELL, Lorenzo (dir.) Nociones preeliminares de Derecho Procesal Civil, Atelier, Barcelona 2015; ORDEÑANA GEZURAGA, Isusko, ETXEBARRIA ESTANKONA, Katixa, PÉREZ ESTRADA, Miren Josune, Epai-babes zibil adierazlea: Prozesu zibil adierazle arruntak, EHU-UPV, Leioa 2007 (http://testubiltegia.ehu.es/); ORTELLS RAMOS, Manuel, ET AL. Derecho Procesal Civil, 6. arg., Aranzadi, Pamplona 2005; AA.VV. (Coord. GOMEZ COLOMER, Juan Luis), La aplicación práctica de la Ley de Enjuiciamiento Civil de 2000, Tirant lo Blanch, Valencia 2003; AA.VV. (Coord. ESPARZA LEIBAR, Iñaki) Prozedura Zibileko Lege berria, Eleria testuak 2, Donostia 2002.

Gehiago sakontzeko bibliografia

Aurreko atalean aipatuak.

Aldizkariak

Eskoletan gai batzuen puntu desberdinak ikasteko egokiak izan daitezkeen irakurketak eta jasotzen dituzten aldizkariak aipatuko dira.

Besteak beste:

Revista General del Derecho
La Ley Procesal
Justicia. Revista de Derecho Procesal
Iuris: actualidad y práctica del Derecho

5., 6. eta salbuespenezko deialdien epaimahaiaToggle Navigation

  • ESPARZA LEIBAR, IÑAKI
  • ETXEBARRIA ESTANKONA, KATIXA
  • ETXEBERRIA GURIDI, JOSE FRANCISCO

TaldeakToggle Navigation

16 Teoriakoa (Gaztelania - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-6

15:30-17:30

17:30-19:30

7-15

15:30-17:30

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • AULA B2 - ZUZENBIDE FAKULTATEA (ERAIKIN NAGUSIA)
  • AULA B2 - ZUZENBIDE FAKULTATEA (ERAIKIN NAGUSIA)
  • AULA B2 - ZUZENBIDE FAKULTATEA (ERAIKIN NAGUSIA)

16 Gelako p.-1 (Gaztelania - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
7-15

17:30-19:30

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • AULA B2 - ZUZENBIDE FAKULTATEA (ERAIKIN NAGUSIA)

31 Teoriakoa (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-6

08:30-10:30

10:30-12:30

7-15

08:30-10:30

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • AULA 4.3 - ZUZENBIDE FAKULTATEA (ERAIKIN NAGUSIA)
  • AULA 4.3 - ZUZENBIDE FAKULTATEA (ERAIKIN NAGUSIA)
  • AULA 4.3 - ZUZENBIDE FAKULTATEA (ERAIKIN NAGUSIA)

31 Gelako p.-1 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
7-15

10:30-12:30

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • AULA 4.3 - ZUZENBIDE FAKULTATEA (ERAIKIN NAGUSIA)

31 Gelako p.-2 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
7-15

10:30-12:30

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • Aula Polivalente - ZUZENBIDE FAKULTATEA (ERAIKIN NAGUSIA)