Aurkezpena
Ongi etorri Euskal Herriko Unibertsitateko (UPV/EHU) Medikuntza Sailaren webgunera.
Medikuntza Saila 1988an eratu zen, eta gaur egun 130 profesional baino gehiagoko talde batek osatzen du, irakaskuntzan, mediku-laguntzan, ikerketan eta kudeaketa akademikoan dihardugunok. Gure konpromisoa etorkizuneko medikuak prestatzea da, bikaintasuneko ezagutza zientifikoa sortzea eta gizartearen osasuna hobetzen laguntzea.
Gure egoitza nagusia Basurtuko Irakaskuntza Unitatean dago, baina Leioako Medikuntza eta Erizaintza Fakultatean, Gasteizko Farmazia Fakultatean eta Gurutzetako, Donostiako eta Gasteizko Irakaskuntza Unitateetan ere badaude. Banaketa horrek Euskal Autonomia Erkidegoko osasun- eta ikasketa-eremuekiko hurbiltasun- eta lankidetza-bokazioa islatzen du.
Web orri hau bi helbururekin argitaratzen dugu: nor garen eta zer egiten dugun ezagutaraztea, eta, aldi berean, interesdun guztiekin komunikatzeko kanal ireki bat eskaintzea. Iritziak, ezagutzak eta iradokizunak partekatzeko espazio erabilgarria izatea nahi dugu, gizartearekiko elkarrizketa aberasgarria sustatuz.
Ahalegin, zorroztasun eta gogo handiz, gure erronka nagusia betetzeko lan egiten dugu: goi-mailako prestakuntza duten medikuntzako profesionalak eta, batez ere, pertsona hobeak prestatzea.
Jose Ramón Barceló Galíndez Irakaslea
Medikuntza Saileko zuzendaria
UPV/EHU