Titulo - Profesorado

Irakasleak

XSLaren edukia

ALBERTO GOMEZ CABALLERO

Ezagutza arloa
Kimika Analitikoa
Saila
Kimika Analitikoa
Ikastegia
Farmazia Fakultatea
Posta elektronikoa
a.gomez@ehu.eus

Alberto Gómez Caballero Farmazian Lizentziatua eta Euskal Herriko Unibertsitateko Doktorea da. 2007.urtez geroztik, Kimika Analitikoa sailaren Farmazia Fakultateko atalean, Graduko, masterreko eta doktoregoko irakaskuntza ematen du, 2016. urtetik aurrera Unibertsitateko Irakasle Titular moduan. 2019.urtetik aurrera, IkasKiMua (ikdIT/EDikd-2019-6) talde egituratuaren kidea da, eta hezkuntza berrikuntzarako 3 proiektuetan parte hartu du. Irakaslana Ebaluatzeko Unibertsitate Batzordearen (IEUB) aldi baterako kidea izan da 2018-2021 urteen bitartean, eta 2021eko irailetik aurrera UPV/EHUko Gradu Batzordeko kidea da.

Bere ikerkuntza-lana MetaboloMIPs taldean garatzen du (Euskal Unibertsitate Sistemaren A taldea, IT1186-19), eta 25 ikerkuntza proiektu baino gehiagotan parte hartu izan du. CNEAIk aitortutako 3 ikerkuntza-seiurteko ditu, eta 18 urtetik gorako ikerkuntza-jarduera. Honi esker, 38 zientzia-artikulu eta 3 liburu kapitulu argitaratu ahal izan ditu (h indizea:20), eta 30 baino ekarpen gehiago aurkeztu ditu nazio eta nazioarteko zientzia-kongresuetan. Halaber, 3 doktorego tesi eta master amaierako 20 lan zuzendu ditu. EHUko Ekaia aldizkariko Kimika ataleko editore lanetan aritu da azkeneko urteotan, eta baita ikuskatzaile bezala nazioarteko zientzia-aldizkari ezberdinetan ere. Bere ikerkuntza-lana molekulen inprimatze-teknologiara bideraturik dago, nanohartzaile artifizial biomimetikoak (MIP) garatu eta diagnostikorako gailu miniaturizatuen fabrikazioan erabiltzeko.