Menua Webgunearen menua ireki/itxi

Titulo - Programa

Programa

XSLaren edukia

Antolaketa

Doktorego programaren koordinazioa

BARRIO DIEZ-CABALLERO, RAMON JOSE

Batzorde akademikoa

Batzordeburua: BARRIO DIEZ-CABALLERO, RAMON JOSE
Bokala: ALONSO ROJAS, ROSA MARIA
Bokala: MARTINEZ DE PANCORBO GOMEZ, MARIA DE LOS ANGELES

Baliabide materialak

Doktorego programarekin erlazionatutako jarduerak egiteko erabil daitezkeen mintegiak eta ikasgelak Vitoria/Gasteizko Farmazia Fakultatean, Arabako campuseko Ikerkuntza eta Ikasketa Aurreratuen gunean (CIEA, Lascaray eraikina), Leioako Zientzia eta Teknologia Fakultatean eta Donostiako Medikuntzarako irakasgunean daude.

Analisi forentsearen doktorego programa sustatzen duen ikertalde bakoitzak behar bezala ekipatutako ikerkuntza laborategiak ditu. Laborategiok Vitoria/Gasteizko Farmazia Fakultatean, Arabako campuseko Ikerkuntza eta Ikasketa Aurreratuen gunean (CIEA, Lascaray eraikina), Leioako Zientzia eta Teknologia Fakultatean eta Donostiako Medikuntzarako irakasgunean daude.

Halaber, UPV/EHUren Ikerkuntzako Zerbitzu Nagusiek (SGIKER) beren laborategiak eta pertsonal teknikoa jartzen dituzte, halakorik beharko luketen lan espezifikoak egin daitezen. Honako hauek dira Analisi Forentsearen doktorego-programan parte hartzen duten SGIKER unitateak:

Arabako Analisien zerbitzu nagusia

Bizkaiko Analisien zerbitzu nagusia

Genomikarako zerbitzu nagusia: ADN bankua

P3 euspen biologikorako laborategia.

Mikroskopia Elektronikoa eta Materialean Mikroanalisirako laborategia

UPV/EHUk biblioteka nagusiak dauzka hiru campusetan eta biblioteka tematikoak bere ikastegi batzuetan. Bere aldetik, doktorego programan parte hartzen duten sailek irakurketarako mintegiak eta bibliotekak ere badituzte, funts bibliografiko espezifikoak dituztenak.

Zientzi informazioa eskuratzea bermatuta dago SCIFINDER bezalako datu baseak baliatuta, doktoregaiak Ikerkuntzaren arloko errektoreordetzak esleitutako ordenagailuaren bidez eskuratuko duelarik

Hitzarmena duten erakunde laguntzaileak

  • Centre National de la Recherche Scientifique
  • Departamento de Interior del Gobierno Vasco. Policía Autónoma Vasca
  • Departamento de Seguridad de la Comunidad Autóma de Euskadi
  • Université de Pau et des Pays de l'Adour
  • Westfälische Wilhelms-Universität Münster

Bestelako erakunde laguntzaileak

  • ALMA MATER STUDIORUM - UNIVERSITA DI BOLOGNA
  • Albert-Ludwigs-Universität Freiburg im Breisgau
  • Bangor University, UK
  • Cranfield University
  • Imperial College, London
  • Technische Universität Dortmund
  • Universidade do Porto