
Ekonomia. Ekonomia Analisirako Tresnak doktorego programa unibertsitate arteko programa bat da, UPV/EHUk (programaren koordinatzailea), Kantabriako Unibertsitateak eta Oviedoko Unibertsitateak eskainia.
Programaren ezaugarrietako bat da titulua eskuratzen dutenek irteera profesional zabala dutela (ikertzaile, analista, irakasle, …) gobernu erakundeetan, unibertsitateetan, ikerguneetan, enpresa publikoetan edo pribatuetan. Erakunde publiko eta pribatuekiko harremanak oso garrantzitsuak dira doktorego programan parte hartzen duten sail eta ikertaldeentzat, eta horren erakusle dira ikasleek beren doktorego tesia egiteko erakundeekin dituzten hitzarmenetan. Hauek dira erakunde horietako batzuk: AZTI-Tecnalia, Basque Centre for Climate Change (BC3), Eustat (Euskal Estatistika Erakundea), LIBERBANK, Hidrocantábrico Fundazioa, ICANE (Kantabriako Estatistika Institutua), Asturiasko Turismo Informazioaren Sistema (SITA) edo Kirolaren Ekonomia Behaketaren Fundazioa.