Titulo - Profesorado

Irakasleak

XSLaren edukia

ESTEBAN ANCHUSTEGUI IGARTUA

Ezagutza arloa
Filosofia Morala
Saila
Balioen Filosofia eta Gizarte Antropologia
Ikastegia
Hezkuntza, Filosofia enta Antropologia Fakultatea
Posta elektronikoa
esteban.antxustegi@ehu.eus

Filosofian eta Zuzenbidean Lizentziatua UPV/EHUn, eta Filosofian Doktorea unibertsitate berean. Filosofia Politikoko irakasle osoa, 22 doktoretza-tesi zuzendu ditu, horietatik 13 Nazioarteko Aipamenarekin eta 3 Sari Bereziarekin, 60 MAL, GRAL eta Ikerkuntza Gaitasunez gain.

Biography & Parliament ikerketa taldeko kidea (euskal unibertsitate sistemaren A ikerketa taldea), 20 ikerketa-proiektutan hartu du parte, ikertzaile nagusi bezala horietako batzuetan. Ikerketako hiru seiurteko ditu (CNEAI). Gipuzkoako Foru Aldundiak zientzia politikoaren arloko ikerketa saritu asmoz sortutako Agirre Lehendakaria ikerketa-sariaren irabazle (2011), 200 argitalpen baino gehiago ditu liburu, liburu-atal eta zientzia-artikuluen artean, eta 60 ekarpenetik gora aurkeztu ditu nazio eta nazioarteko biltzarretan. Hainbat ikerketa-egonaldi egin ditu ere atzerriko unibertsitateetan.

Pentsaera politikoa ardatz duen UPV/EHUko Limes Bildumaren zuzendaria eta editorea (29 liburuki euskaraz orain arte), nazio eta nazioarte mailako hainbat aldizkariren edizio-batzordetako partaide da. Graduondoko Sare Latinoamerikarreko kidea, egun Mundu Globalerako Filosofia Masterraren Batzorde Akademikoa osatzen du. Euskalerriaren Adiskideen Elkarteko Adiskide Numerarioa edo Latinoamerikako zenbait unibertsitatetako Ohorezko Irakasle, beste aintzatespen batzuen artean; prentsa idatzian, irratian eta telebistan parte hartzen du, eta gaur egun EiTBko Egunon Euskadi programan parte hartzen du analista politiko gisa.