Titulo - Profesorado

Irakasleak

XSLaren edukia

MIREN IGONE ZABALA UNZALU

Ezagutza arloa
Euskal Filologia
Saila
Euskal Hizkuntza eta Komunikazioa
Ikastegia
Zientzia eta Teknologia Fakultatea
Posta elektronikoa
igone.zabala@ehu.eus

Biologian lizentziatua (1984). Euskal Filologian doktorea (1993). UPV/EHUko Zientzia eta Teknologia Fakultatean atxikitako irakaslea 1986ko abendutik, eta irakasle titularra 1997ko urtarriletik. Euskarazko erregistro akademikoen garapenean laguntzeko xedea duten irakasgaiak eman ditu Zientzia eta Teknologia Fakultatean: Euskara Zientifikoa, Euskara Teknikoa, Euskararen Arauak eta Erabilerak, eta Komunikazioa Euskaraz: Zientzia eta Teknologia. Masterretan ere hainbat irakasgai eman ditu, azken urteetan, Terminologia eta Testu Espezializatuak, Informatika Fakultateko Hizkuntzaren Azterketa eta Prozesamendua (HAP/LAP) masterrean.

Doktoretza egin berritan sintaxian eta morfologian lan egin bazuen ere, aurrerago haren ikerketa terminologiaren eta euskararen garapen lexiko-diskurtsiboaren alorrera zuzendu du. CNEAIk aitortutako 5 seiurteko ditu, eta Unibasqueren A1 maila. 2 doktoretza-tesi zuzendu ditu. 2013 urtetik, Ixa ikerketa-taldeko kidea da. Argitalpenen eta ikerketa-proiektuen inguruko informazio xeheagorako http://ixa.si.ehu.es/node/1394/132?language=eu

Euskal Hizkuntza eta Komunikazioa saileko zuzendaria (2006-2009 / 2017-…).

Terminologia Sareak Ehunduz (TSE) programaren koordinatzailea (2008-…)

UPV/EHUko Euskara Batzordeko kidea (2006-2009)

Irakaslana Ebaluatzeko Unibertsitateko batzordearen kidea (2010-2013)

UPV/EHUko Gobernu Kontseiluko kidea (2008-2009)

HAP/LAP masterreko Batzorde Akademikoaren (2008-2018) eta doktoretza programaren (2009-2020) B